Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎Azken albisteak‎ > ‎

Deskargatu Firefox 3.6

publicado a la‎(s)‎ 22 ene. 2010 7:18 por Jokin LACALLE USABIAGA
Atzotik kalean da Firefox nabigatzailearen azken bertsio, 3.6 bertsioa, alegia. Beti bezala, aurreko bertsioetan agertutako akats batzuk konpondu dira eta funtzio berri batzuk ere erantsi zaizkio. Hauetako aldaketa batzuk nahiko teknikoak dira eta erabiltzaile arrunt batentzat ulergaitzak izan daitezke. Dena den, xehetasun gehiagorekin ezagutu nahi dituenarentzat Mozillak informazioa zabala eskaintzen du bere webgunean.

Gehienontzat aldaketa nabarmenenak ondorengoak izango dira:
  • Aurreko bertsioa baino azkarragoa dela diote garatzaileek, %20a edo. Egia esan, probatu dut eta nabarmena da hobekuntza hau
  • "Personas" izeneko aukeraren bitartez Firefoxen itxura eguneratzea oso gauza sinplea bihurtzen da. Eskaintzen diren ereduen gainetik sagua pasatuta nabigatzaileak duen itxura nolakoa izango den ikusi ahal izango dugu automatikoki. Gure gustukoa den bat aurkitzen dugunean "Wear It" botoiaren gainean sakatuta itxura berehala aldatuko da, nabigatzailea berribiarazi egin gabe gainera. Nabigatzailea "tuneatzeko" aukera guztiak ondo kontrolatuta izateko agian interesatuko zaigu "Personas Plus" gehigarria instalatzea. Aukera gehiago ditugu eskura klik gutxi batzuen truke.
Azken bertsioa deskargatzeko, egizu klik hemen.

Informazioa gehiago: Genbeta
Comments