Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎Azken albisteak‎ > ‎

Gaur bertan kaleratzen da Ubuntu 10.04 Lucid Lynx

publicado a la‎(s)‎ 28 abr. 2010 22:43 por Jokin LACALLE USABIAGA
Ohiko sei hilabeteeen ostean, gaur bertan eskuragai izango dugu Ubuntu GNU/Linux banaketaren bertsio berria. Zuetako batzuk agian konturatuko zineten bertsio honek LTS hizkiak aurkezten dituela izenaren amaieran. Akronimo hau "Long Term Support" esalditxoan du bere jatorria, alegia, bertsio honek Canonical etxeak eskaintzen duen babes teknikoaren iraupena luzeagoa du ohiko bertsioak baino. Horrek esan nahi du, funtsean, LTS bertsioek egonkortasun eta fidagarritasun maila altuagoa izaten dutela ohikoak baino. Beraz, oraindik ez bazara ausartu Ubuntu instalatzea zure ekipoan Lucid Lynx-ekin aukera paregabea daukazu.

Bertsio hau berrikuntza ugarirekin dator. Denak hemen azaltzea luzeegia izango litzateke, beraz, egokiena Slice of linux blogan argitaratutako bidalketa hau irakurtzea duzu. Esaldi hauek idazterakoan bertsio berria oraindik kaleratu gabe baldin badago ere, eskuratzeko aukera desberdinak dituzula jakinarazi nahi dizuegu:
  • Biderik egokiena p2p sareak erabiliz, Ubunturen azken bertsioaren ISO irudia .torrent bitartez jaistea izango litzateke. Jaitsi ondoren CD batera pasatu beharko duzu, ondoren bertatik instalatu ahal izateko
  • Ubunturen webgunetik bertatik jaitsi dezakezu baita ere. Horixe da gehienek egiten dutena eta horrexegatik, lehen egunetan behintzat, zerbitzariak lepo bete lan ibiltzen dira eta deskargen abiadura nahiko motela izaten da. Lehenengo aukerarekin asmatzen ez baduzu, hauxe izan daiteke aukera egokiena. Ez ahaztu, kasu honetan ere, ISO irudia jaitsiko duzula saretik. CD batera pasa beharko duzu gero.
  • Azken aukera, Ubuntu instalatzeko CDa zure etxera zuzenean bidaltzeko eskatzea izango litzateke. Canonical-ek ShipIt izeneko zerbitzu hori dohain eskatzen du; zure datuak idatzi eta egun gutxi batzuen bueltan etxeko postontzian zorrotxo dotore bat jasoko duzu barruan CDa eta Ubunturen pegatina polit batzurekin. Dena den, lehenik aurreko bi aukerekin saiatzea gomendatzen da; azken aukera hau interneterik ez dutenentzat prestatuta dago bereziki.
Behin CDa eskuratu ondoren, instalazio prozesuarekin hasteko unea izango da. Txoko honetan Ubuntu instalatzeko aukera bi aurkeztu ditugu dagoeneko: lehenegoa Wubi erabiliz eta bigarrena zuzenean.
Comments