Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎Firefox‎ > ‎

Firefoxek 5 urte bete ditu

publicado a la‎(s)‎ 10 nov. 2009 11:09 por Jokin LACALLE USABIAGA   [ actualizado el 10 nov. 2009 11:27 ]
2004ko azaroaren 9an kaleratu zen lehenengoz Firefox nabigatzailearen lehenengo bertsioa. Bost urte pasa dira dagoeneko eta hartz gorriaren nabigatzailea erreferente nagusia bilakatu da nabigatzaileen lehian. 2004an Internet Explorer munduko ordenagailu guztien %95 erabiltzen bazen, gaur egun kopuru hori %64,6 jaitsi da, neurri handi batean Firefoxen eraginaren ondorioz (une honetan %24,11ko erabilera tasa du Firefoxek). Beste datu batzuen arabera, une honetan Firefox IE6 bertsioa baino gehiago erabiltzen da eta bere hazkuntza IE8 jasaten ari dena baina nabarmenagoa da. Esan daiteke erabiltzaile arrunten artean, Firefox bilakatu dela nabigatzaile nagusiena bezala, Internet Explorer-ek oraindik bezero asko mantentzen baditu ere mundu korporatiboan.

Ziurrenik Firefox izango da software askerik ospetsuena informatikaren munduan. Zorionak emateko moduko arrazoiak dira hauek guztiak, zalantza izpirik gabe.

Informazio gehiago: Celebrating Five Years of Firefox!
Comments