publicado a la(s) 10/11/2009 10:54 por Jokin LACALLE USABIAGA
[
actualizado el 14/01/2010 08:46
]
Dokumentazio atalean aipatzen denez, Richard Stallman izan da GNU mugimenduaren bultzatzaile nagusiena eta software askearen definizioaren gurasoetako bat. Askotan hitz egin du software askea eta irakaskuntzari buruz, gehienetan ikuspegi interesgarriak ematen dituelarik. Oraingo honetan gai hori hizpide duten harribitxi bi ekartzen ditugu txoko honetara:
- Lehenegoa GNU erakundearen blogan argitaratu zuen artikulu interesgarri bat da. "Why schools should exclusively use free software" izenburua dauka eta, ingelesez egon arren, merezi du bistazo bat ematea.
- Bigarrena Andaluziako Canal Sur telebista kateko Tesis programan egin zioten elkarrizketa bat da. Gaztelania politean gai honen inguruko iritzia botatzen du bideo interesgarri honetan.
|
|
Oso bideo interesgarriak iruditu zaizkit. Egia esteko, gelako lanketan erabili beharreko bideoak iruditu zaizkit. Dena den, ez legoke gaizki Almodovar-en azken pelikula ere hemen jartzea, ez?
Bueno, ez haserretu, proposamen bat baino ez da.