Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎Ubuntu‎ > ‎

Instalatu Ubuntu Windowsen Wubi erabiliz

publicado a la‎(s)‎ 18 feb. 2010 8:18 por Jokin LACALLE USABIAGA
Badira Ubuntura salto egin aurretik probatu nahi izaten dutenak euren betiko sistema eragilearekin amaitu aurretik. Hori da gertatzen dena, adibidez, Windowspean denbora luzez lanean aritu eta Ubunturako saltoa egitea ausartzen ez diren erabiltzaile askorekin. Egoera horretan aurkitu nintzen ni neu ere duela urte batzuk: "eta behin Ubuntu instalatu ondoren ez bada dena nahi bezain ondo joaten, zer egiten dut?" pentsatu nuen.

Aukera anitz ditugu eskura Ubuntu probatzeko Windows instalazioari agur esan aurretik. Horietako bat Wubi izeneko aplikazioa erabiltzea izan daiteke. Wubiren bitartez aukera izango dugu gure Windows partizioa ezabatu beharrik izan gabe, Ubuntu instalazio paralelo bat egiteko. Alegia, diskoa bitan zatitzen du, bakoitzean sistema eragile desberdin bat instalatuta daukagularik. Nolabait esateko, ekipo fisiko bakar batek bi ordenagailu desberdinen papera betetzen ditu.

Wubi ez dago deskargatu beharrik ezta Windowsen instalatu beharrik. Ubunturen instalazio diskoan dago. Exekutatzeko nahikoa da Windowsen gaudela, Ubunturen instalazio diskoa erretiluan sartu eta barruan aurkituko dugun wubi.exe fitxategia exekutatzea. Urrats batzuk jarraitu ondoren Ubuntu instalatuta izango dugu ordenagailuan. Berrabiarazi ondoren ordenagailuak zein sistemarekin abiaraztea eskatuko digu, ohiko Windows sistema (partizio honek ez ditu aldaketarik jasango) edo Ubuntu sistema berria.

Wubirekin jarraitu behar diren urratsak zeintzuk diren jakin nahi baduzu hementxe uzten dizut prozesua azaltzen duen bideo interesgarri bat:


Instalazio garbi bat egitea ausartzen ez bazara probatu Wubirekin. Ziur nago aste batzuen ondoren Windows alde batera utzi eta Ubuntura pasatuko zarela.
Comments