Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎Ubuntu‎ > ‎

Pinta 0.1, argazki ediziorako oinarrizko aplikazioa

publicado a la‎(s)‎ 11 mar. 2010 0:19 por Jokin LACALLE USABIAGA
Windowsekin gertatzen ez den bezala, gure ordenagailuan Ubuntu instalatzen dugunean ez dugu sistema eragile berri bat soilik instalatzen. Lehenengo unetik gure erabiltzaile beharrak asetzeko aplikazio sorta bat daukagu eskura baita ere. Dena den, grafikoen menuan eskura ditugun aukerak ez dira asko izaten eta argazkien ediziorako konkretuki ez da aplikazio espezifikorik agertzen. Beraz, askotan horixe izaten da kanpotik instalatzen dugun lehen aplikazioa eta gehienetan, Gimpera jotzen dugu. Gimp oso aplikazio ona da, gauza askotan Photoshopen mailan jar daiteke baina hain da osatua askotan oinarrizko edizio bat gauzatzeko galdu egiten garela dituen aukera anitzen artean.

Badira, dena den, argazki eta irudien oinarrizko edizioa burutzeko tresna sinpleagoak. Pinta 0.1 horietako bat da. Interfaze oso sinplea du, edizio tresna gehienak ezkerreko barran agertzen dira eta oso modu errazean erabil daitezke. Konturatuko zarete Windowseko Paint izeneko aplikazioaren antza handia duela interfazeak; aurrekoa erabiltzen ikasi baduzue ez zaizue gehiegi kostatuko Pinta erabiltzen ikastea.

Pinta sistema eragile desberdinetan instala eta erabil daiteke, Mac OS barne. Aplikazioa Ubuntun instalatzeko, .deb fitxategia jaitsi dezakezue hemendik eta jarraian .deb paketeak instalatzeko ohiko prozedura jarraitu.
Comments