Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎Ubuntu‎ > ‎

Sistema konfiguratzeko bi modu grafiko: Ubuntu Tweak eta Ailurus

publicado a la‎(s)‎ 18 ene. 2010 22:15 por Jokin LACALLE USABIAGA
Linux banaketa ezberdinen kudeaketa asko erraztu bada azken urte hauetan, sistemaren konfigurazioaren alderdi asko oraindik "eskuz" zehaztu behar dira, alegia, terminalera jo eta oinarrizko fitxategietan egin nahi ditugun aldaketak testu komandoen bitartez burutu behar dugu. Ubuntu erabiltzen lehen urratsak besterik eman ez dugunontzat horrelakoekin aritzea arriskutsu samarra izan daiteke, nire kasuan ez da lehenengo aldia, behar ez nuen lekuan aldaketak egiteagatik sistema hankaz gora jarri dudala.

Dena den, badira sistemaren oinarrizko konfigurazioa modu errazean egiten laguntzen duten aplikazio interesgarriak. Horien artean nagusienak, agian, Ubuntu Tweak eta Ailurus izan daitezke. Lehenengoak, agian, konfigurazio aukera gehiago ditu baina bigarrena, nire ustez, errazagoa da kudeatzeko. Ubuntu 9.10 Karmic Koala bertsioan instalatzeko, hemen beharrezko informazioa:

UBUNTU TWEAK

Instalatzeko: DEB fitxategia jaitsi
Automatikoki eguneratzeko: errepositorioak gehitu
  AILURUS

Instalatzeko: DEB fitxategia jaitsi
Automatikoki eguneratzeko: errepositorioak gehitu

Bi aplikazio hauek erabiliz konfigurazioa aldatzea gauza erraza bada ere, kontuz ibili beti hauekin, batzuetan aurretik espero ez diren arazoak sor daitezke eta. DEB fitxategiak instalatzeko prozesua zein den jakin nahi baduzu, hementxe daukazu bideotutorial txiki bat.
Comments