Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎Ubuntu‎ > ‎

Ubuntu 9.10 Karmic Koala instalatzeko bideotutoriala

publicado a la‎(s)‎ 26/01/2010 08:55 por Jokin LACALLE USABIAGA
Dagoeneko ikusgai dago Ubunturen azkeneko bertsioaren instalazioa azaltzen duen bideotutoriala. Orain arte grabatutako bideo guztien artean luzeena da oraingoa (16:34 minutu) baina azaldu nahi dena behar bezala ulertzeko beharrezkoa zela iruditu zaigu. Instalazio CDa ordenagailuaren erretiluan sartzen denetik instalazio osoa amatu arteko prozedura azaltzen da, urratsez urrats. Prozesua erraza bada ere, arreta berezia eskatzen duen atala partizioen konfigurazioarena da eta atal honek hartzen du bideo osoaren zatirik handiena.

Amaitzeko esan instalazioa 9.10 bertsioarekin burutu bada ere, aurreko bertsioen instalazioa oso antzekoa da eta hemen azaldutakoarekin arazorik gabe burutu daiteke baita ere.

Comentarios

Iñigo ERASO ETXEBERRIA - 18/03/2010 12:15

Orain dela 10 minutu bideo tutoriala ikusten nengoen Windows-etik eta orain, berriz, komentario hau idazten Ubuntutik. Horrek esan nahi du oso gauza erraza dela Ubuntu zure ordenagailuan instalatzea. Hori bai ezer egin baino lehen hemen azaltzen diren pausoak ondo ikusi, eta guztiz gomendagarria bideotutoriala ikustea. Beraz, Ubuntu instalatu nahi duen edozeinek bideoturotiala ikus dezala. Hemendik pare bat asteetara, Ubuntu erabili eta gero, kontatuko dizuet ea nola dabilen.

Jokin LACALLE USABIAGA - 19/03/2010 02:20

Aupa Iñigo

Pozten naiz bideotutoriala erabilgarria gertatu izana. Instalazio prozesua oso sinplea da, zuk diozun bezala, baina oraindik askok uste dute ezagutza maila oso altua behar dela hori burutzeko. :(

Probatu ezazu eta zerbait berezia gertatzen bazaizu edo laguntza behar baduzu badakizu zer egin; foroan zure ekarpentxoa egin eta denon artean laguntzen ahaleginduko gara. Ziurrenik aplikazioren bat edo beste instalatzeko asmoa izango duzu orain. Hori egin aurretik ondorengo orria ondo irakurtzea gomendatzen dizut:

https://sites.google.com/a/jakintza.net/software-askea-jakintza-ikastolan/hasiera/atalak/home/ubuntu/fitxa-teknikoa-eta-deskargak

Eskerrik asko hemendik pasatu eta zure iruzkintxoa uzteagatik.