Orri honetan Firefoxen erabileran trebatzen joateko laguntza aurkituko duzu. Laguntza hau bi ataletan antolatuta dagoela konturatuko zara. Lehenengoan nabigatzailearen oinarrizko konfigurazioa aldatzeko trikimailu eta egokitzapen ezberdinen inguruko laguntza aurkituko duzu. Moldaketa hauek, orohar, oso baliagarriak izan daitezke Firefoxi ahalik eta etekin gehien ateratzeko.
Baina KONTUZ! Prozedura batzuk besteak baino konplikatuagoak izan daitezke eta ez badira modu egokian burutzen, zure nabigatzailea behar bezala ez ibiltzea gerta daiteke. Horregatik, laguntza guztiak hiru mailatan banatu ditugu, euren zailtasunaren arabera:
Baina KONTUZ! Prozedura batzuk besteak baino konplikatuagoak izan daitezke eta ez badira modu egokian burutzen, zure nabigatzailea behar bezala ez ibiltzea gerta daiteke. Horregatik, laguntza guztiak hiru mailatan banatu ditugu, euren zailtasunaren arabera:
Azkenik, orriaren amaieran Firefox-en erabilera orokorraren inguruan aurkituta dokumentazio modulua ikusiko duzue. Dokumentu hauekin batera oinarrizko erabilera azaltzen duten bestelako baliabideak ere aurkituko dituzue.
- Trikimailuak -
Bai, izan ere, nabigatzailearen menuak hizkuntza batean edo bestean egon daitezke, eta, hala ere, hizkuntza hobespenetan beste bat egon daiteke. Sustaturen gunean aurkituko duzu nabigatzailea euskaratzeko beharrezkoak diren jarraibide guztiak. Oso gauza erraza da. Nahi izanez gero hementxe daukazu "pantailazo" bat ere prozesua azalduz. (Sustatutik hartua) Posta bezero hori normalean sistema eragilean lehenetsita datorrena izaten da (Evolution Ubuntun eta Outlook Windows-en). Trikimailu honen bitartez aukera izango dugu bezero hori GMailekin ordezkatzeko baita ikastolan erabiltzen dugun jakintza.net posta bezerorekin ere. ![]() | Eguneratu Firefox azkeneko bertsiora Ubuntun: Ubuntu erabiltzaileontzat gauza jakina da Firefoxek bertsio berria kaleratzen duenean Ubuntuk ez dituela pakete berriak bere errepositorioetara gehitzen. Alegia, ezin izaten dugu bertsio zaharretatik berrietara modu errazean eguneratu.Ubuntuzilla izeneko aplikazioarekin arazo hori modu errazean konpon daiteke. Aplikazio honek Firefoxen eguneraketen jarraipena egiten du eta hauen instalazio automatikoa burutzen du, baldin eta eguneraketak eskura daudela ikusten badu. Horrela beti izango dugu Firefox azkeneko bertsiora eguneratuta. Greasemonkey, Userscript gehigarrietarako gehigarria: Greasemonkey izeneko gehigarria oso bitxia da. Izan ere, behin instalatu ondoren, gehigarri honentzat bereziki diseinaturiko "script"-ak (Java lengoaian egindako kode zati txikiak) modu sinplean gehitu ahal zaizkio Firefoxi. Script hauen bitartez funtzionalitate ugari mordoa gehitzen zaizkio Firefoxi. Userscripts izeneko gunean aurkituko dituzue eta soilik erabil daitezke jatorrizko Greasemonkey gehigarria instalatuta baldin badago. | Esan dezakegu webgune honetan datorren informazioa goi-mailako erabiltzaileentzat soilik gomendatzen dela. |


