- Datu Teknikoak -
- Izena: OpenOffice.org
- Kaleratze data: 2002ko apirilaren 30a
- Enpresa: Sun Microsystems da babesle nagusiena
- Web orria: OpenOffice.org
- Eratorritako aplikazioak -
- OOo4Kids: OpenOffice-en bertsio arrunta ez da bereziki konplikatua erabiltzeko. Bere interfazea ohiko ofimatikako edozein aplikazioak duenaren parekoa da. OpenOffice-en bertsio berezi honek oinarrizko itxura hori aldatzen du, umeentzat ingurune atseginagoa sortzeko. Garatzaileen wikiaren sarreran dagoen bideoan dioenaren arabera, OOo4Kids 7-12 urte bitarteko umeentzat bereziki diseinatuta dago.
|
- Deskarga guneak -
- Gune nagusia: Download tested and stable builds
- Euskarazko bertsioa:
- Goiko estekatik sistema eragile askotarako bertsioak jaitsi daitezke hizkuntza ezberdin ugaritan. Baina jabetuko zinetenez, euskarazko bertsioak faltan botatzen dira.
- Euskarazko bertsioak jaisteko EuskalGNU taldearen webgunera jo beharko dugu.
- Windows eta Mac bertsioak beste edozein programa arrunt bezala instalatzen dira.
- Ubuntun, orain arteko bertsioetan behintzat, OpenOffice-en ingelesezko bertsioa instalatuta dator, nahiz eta sistema eragilea euskaraz instalatu.
- Ubuntu 9.04 bertsiorarte OpenOffice-en instalazioa eskuz egin beharra zegoen. Hementxe daukazu prozedura pausoz-pauso azalduta.
- Ubuntu 9.10 bertsiotik aurrera, badirudi OpenOffice-en euskarazko bertsioa software biltegi ofizialetatik jaitsi eta instalatu daitekeela. Beraz, instalazio prozesua asko sinplifikatzen da.
|
|