Ubunturen oinarrizko erabilera azaltzen duten bideoen bilduma duzu hau. Bideo
bakoitzarekin batera bertan esaten denaren testua irakur ahal izango
duzu. Orri bakoitzaren amaieran, bideo kalitate hobean ikusteko aukera
bi izango dituzu; MOV formatuan bat eta OGV formatu librean bestea.
Bideo hauek zure ekipora deskargatzeko nahikoa da eskuineko botoiarekin
klikatzea loturaren gainean eta "Gorde fitxategia honela..." hautatzea.