Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Aplikazioak: gidak eta tutorialak‎ > ‎Ubuntu‎ > ‎

Fitxa teknikoa eta deskargak



- Datu Teknikoak -



- Deskarga guneak -


  • Gune nagusia: Download Ubuntu
  • Euskarazko bertsioa: ez dago fitxategi berezirik deskargatu beharrik. Instalazio prozesuan "euskara" aukeratu ahal izango dugu lehenetsitako hizkuntza bezala. Sistema eragilea ez ezik, honekin batera instalatuko diren aplikazio guztiak euskaraz erabili ahal izango ditugu baita ere.

- Eratorritako aplikazioak -


Ubunturen oinarria duten eta, hainbat aldaketen ondorioz, ezaugarri propio eta bereziak dituzten bertsio ugari daude kalean dagoeneko. Horien artean ezagunenak ondorengoak izan daitezke:
  • Kubuntu: GNOME idazmahaiaren ordez. KDE erabiltzen duen bertsioa. Hitz gutxitan ulertzeko erabiltzailearen interfazea (menuak, ikonoak, irudiak, koloreak...) desberdinak dituzte biek. Desberdintasun honengatik, Kubuntuk "de serie" ekartzen dituen aplikazioak Ubunturen desberdinak izaten, nahiz eta, funtsean, erabilera antzekoa izan.
  • Edubuntu: Ubuntu bezala, honek GNOME idazmahaia erabiltzen du ere. Bertsio honek irakaskuntzan bereziki erabilgarriak diren aplikazio sorta zabal bat instalatzen du oinarrizko instalazioan. Aplikazio didaktiko interesgarri ugarirekin dator Edubuntu; GCompris, Tux4Kids,...
  • Ubuntu Netbook Remix: IKASYSerako erabiltzen ditugun ordenagailu txikietan ("netbook" bezala ezagutzen direnak) erabiltzeko distribuzio berezia. Ekipo txiki horietarako optimizatutako sistema eragile azkarra da. Erabiltzaile interfaze berezia dauka eramangarrien pantaila txikietan ahalik eta erosoan erabili ahal izateko.
Comments