Orri honetan Ubunturen erabileran trebatzen joateko laguntza aurkituko duzu. Laguntza hau bi ataletan antolatuta dagoela konturatuko zara. Lehenengoan sistema eragilearen oinarrizko konfigurazioa aldatzeko trikimailu eta egokitzapen ezberdinen inguruko laguntza aurkituko duzu. Moldaketa hauek, orohar, oso baliagarriak izan daitezke Ubunturi ahalik eta etekin gehien ateratzeko.
Baina KONTUZ! Prozedura batzuk besteak baino konplikatuagoak izan daitezke eta ez badira modu egokian burutzen, zure ordenagailua behar bezala ez ibiltzea gerta daiteke. Horregatik, laguntza guztiak hiru mailatan banatu ditugu, euren zailtasunaren arabera:
Baina KONTUZ! Prozedura batzuk besteak baino konplikatuagoak izan daitezke eta ez badira modu egokian burutzen, zure ordenagailua behar bezala ez ibiltzea gerta daiteke. Horregatik, laguntza guztiak hiru mailatan banatu ditugu, euren zailtasunaren arabera:






Azkenik, orriaren amaieran Ubunturen erabilera orokorraren inguruan aurkituta dokumentazio modulua ikusiko duzue. Dokumentu hauekin batera oinarrizko erabilera azaltzen duten bestelako baliabideak ere aurkituko dituzue.
- Trikimailuak -
![]() ![]() Josuk ematen dituen argibideak jarraituz Wine Ubuntupean instalatuta edukitzeko aukera izango dugu. Instalazio prozesua nahiko erraza da. Wine gure beharretara egokitzea zerbait konplikatuxeagoa da baina oinarrizko konfigurazioan sakondu nahi badugu, hementxe Lifehacker-en gida txukuna. ![]() Dena den, Ubuntu eskuz "tuneatu" nahi badugu hoberena Gnome-Look.org webgunea bisitatzea dugu. | ![]() ![]() ![]() Lau urrats besterik ez dira eman behar Ubunturen instalazio prozesu osoan. Hamabost minutu inguru behar dira ekipo batean instalatzeko. Partizioen atala izan daiteke, hasiberri batentzat, unerik konplikatuena. Baina eskaintzen den bideoaren eta tutorial honen laguntzaz, edonork burutu dezake Ubunturen instalazio prozesua ![]() Winetricks izeneko paketearen bitartez dll motako fitxategi zerrenda luzea instalatzeko aukera izango dugu. Horrela, instalazio prozesuan sortuko zaizkigun arazo ugari konpondu ahal izango ditugu. Horien artean, adibidez, IKASDAT aplikazioarekin buletinak inprimatzerakoan sortzen den arazo hau. | ![]() ![]() ![]() ![]() Goiko estekan klik eginez Karmic Koala (9.10 bertsioa) instalatu ondoren, komenigarriak izan daitezkeen hainbat egokitzapenen zerrenda luzea eskaintzen zaigu. Hauetako gehienak Terminala erabili eta komandoak erabiltzea eskatzen dute, beraz, trebatze maila minimo bat eskatzen dute sistema kolokan jartzea nahi ez badugu behintzat. ![]() Ubuntu ere ez da atzean geratu eta azken bertsioetan Compiz kudeatzailea gehitu du instalazio prozesuan. Honen bitartez lor daitezkeen efektu bisualak benetan ikusgarriak dira. Hori bai, efektu hauek burutzeko hardware mailako eskakizunak oso handiak izaten dira. Beraz, Compiz-ekin saltseatzea bakarrik da gomendagarria ordenagailuak txartel grafiko potenteak dituen kasuetan bakarrik. |