Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte. Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak. Horrela, ez ditugu nahastu behar software librea izateko aplikazioak bete behar dituen baldintzak eta software horrek izango dituen erabilpen baldintzak (alegia, lizentzia mota). Neurri batean erlazionatuta baldin badaude ere (software askea izateko baldintzen artean, erabilpen motari erreferentzia egiten dion bat baitago), egileek erabakiko dute software librea izanda ere, zein erabilpen baldintzak zehaztuko duten bere lizentzietan. Baldintzen artean hauek adierazi daitezke:
Kasu batzuetan, egileek sortu duten aplikazioaren jabegoari uko egiten diote, horren gaineko jabetza gizarteari eskaintzen diotelarik. Kasu horretan softwarea domeinu publikokoa dela esaten da. |