Atalak

Software askearen oinarrizko ezaugarrien inguruko informazioa topatuko duzu hemen. Bide batez, hezkuntzan software askea erabiltzeko argudioak ere aurkituko dituzu.

Asko dira software askea hizpide duten interneteko guneak. Informazio ugari aurki daiteke bilaketa sinple bat eginez. Gune honetan ez duzue ekarpen berririk aurkituko, helburua ez baita hori.

Honekin lortu nahi dena zera da: software askea erabiltzeak dituen inplikazio etiko, ekonomiko, filosofiko eta legalak ulertzea, sarean zehar dagoen informazio guztia modu sinple eta ulerterraz batean azalduta egotea eta, azkenik, eskura izatea klik gutxi batzuen truke hau guztia.

Baloreetan oinarritutako hezkuntza eredua omen da gurea, konpromiso etiko eta moral asko transmititzen diegu gure ikasleei hainbat gaien inguruan (hortxe dago ingurugiroa eta Agenda21 programa, adibidez) Horixe da, hain zuzen ere, honekin lortu nahi dena: aurrean aipatutako inplikazio guzti horiek zeintzuk diren ulertu eta gure ikasleei transmititzen ahalegintzea.

Azkenik, zerbitzu publiko bat eskaintzen dugun unetik, Hezkuntza irekiaren planteamendua gurea zergatik egin behar dugun argudiatzen da.

Honaino etorri bazara, ziur aski bilatzen ari zarena atal honetan topatuko duzu. Ikastolan erabiltzen ditugun aplikazio arruntenen inguruko laguntza eta erabilpenerako jarraibideak eskaintzen dira.

Dagoeneko denboratxo bat egin dugu aplikazio libreak erabiltzen eta identifikatu ditugu aurreikusten ez ziren hainbat arazo. Atal honetan gehien erabiltzen ditugun aplikazioen inguruko laguntza aurkituko duzu. Hasieran Ubuntu, OpenOffice.org eta Firefoxerako laguntza bakarrik eskainiko da, hiru atal desberdinetan antolatuta egongo delarik.

Alde batetik, aplikazio hauek gure etxeko ordenagailuan instalatu nahi baditugu, jaisteko estekak, instalaziorako jarraibideak eta interesgarriak izan daitekeen bestelako informazioa eskaintzen da.

Bigarren atal batean, aplikazioei ahalik eta etekin gehien edota gure modura pertsonalizatzeko trikimailu eta gidak ere eskaintzen dira, zailtasun mailaren arabera sailkatuta egonik.

Azkenekoa praktikoena da. Erabilerarekin topatzen ditugun arazo nagusiei irtenbidea nola eman adierazten dituzten bideotutorialak aurkituko dituzue. Modu bisual erraz batean oinarrizko akzioak nola burutzen diren ikusi ahal izango dituzue nahi dituzuen aldi guztietan.

Pasabide eta bulegoetako eztabaidak, galderak eta laguntza eskaerak beharrezkoak dira poliki-poliki aurrera egiteko. Ekar itzazu hona denontzat baliagarriak izan daitezen.

Hasiberri dugun ibilbide honetan dagoeneko identifikatu ditugu aurreikusten ez genituen hainbat arazo. Horietako batzuk irtenbide sinplea izan dute, beste batzuekin aldiz gehiago kosta zaigu konponbidearekin ematea. Normala den bezala, arazoa sortzen zaigunean gehienetan ondokoarengana jotzen dugu irtenbidearen bila. Alderdi horretatik eskertu beharra dago etapa ezberdinetan aholkulari/laguntzaile lana betetzen ari diren irakasleen lana. Eurei esker ikasturte honen hastapenetik sortu diren hainbat arazo modu azkarrean konpondu dira.

Askotan uste dugu guri suertatzen zaizkigun arazoak gureak bakarrik izaten direla eta ez gara jabetzen beste askori gauza bera gertatu zaiela aurretik. Horrela, behin eta berriro eman behar izaten dira azalpen berdinak irakasle ezberdinei, horrek eskatzen duen dedikazio eta esfortzuarekin laguntza eskaintzen duenarentzat.

Gure kezkak, galderak, ekarpenak edo kritikak txoko honetan jasoz, hauei lehenbailehen erantzuna ematen arduratuko gara. Horrela, beste edonor arazo berberaren aurrean topatzen bada, irtenbidea hementxe jasota izango du.