Guk sortzen dugu. Guk erabakitzen dugu.
Argitalpenaren data: Mar 26, 2010 6:59:32 AM
Sorkuntza kulturalen gainean ezartzen diren lizentzia murriztatzaileek lan horien hedapen eta elkartrukatze librea saihesten duten traba nagusiak dira. Askotan kontzienteak ez bagara ere, murrizketa berdinak aplikatzen zaizkie hezkuntza munduan ekoizten ditugun eduki guztiei ere. Eduki sortzaileak garenok gai hau kontutan hartu beharko genuke eta jakin beharko genuke gure esku dagoela gizartetik bildutako ezagutza berriro ere gizartean modu librean zabaltzeko ardura gurea dela. Ez badugu gure lanen gaineko lizentzia guk geuk aukeratzen besteek egingo dute gugatik; gizartea irabazle atera beharrean, gutxi batzuk izango dira gure lanarekin irabaziak izango dituztenak.Horixe da ondorengo bideoan azaltzen dena. Zer pentsatua ematen du, ezta?