Software lizentzien inguruko Moodle ikastaroa
Argitalpenaren data: Mar 26, 2010 6:16:50 AM
Txoko honen Dokumentazio atalean informazio ugari topa dezakezu software lizentzien inguruan. Lizentzien oinarrizko azalpenak, lizentzia motak eta beste hainbat kontzeptu eta gaizki-ulertu jorratzen dira bertan, dena ahalik eta modu sinpleenean adierazita. Asko da sarean gai honen inguruan jaso daitekeen informazioa eta ugariak dira, baita ere, sarean gai honen inguruan aurkitu daitezkeen iritzi desberdinak. Duela gutxi Espainiako gobernuak onartu duen LES (Ley de Economía Sostenible) delakoak haizeak harrotu ditu interneten.Industria audiobisualaren porrota aldarrikatzen dute batzuk, duela 300 urte "asmatu" zen Copyrightaren amaiera gertu dagoela diote beste batzuk. Ezkorrenek diote lobbyen botere eta eraginaren ondorioz interneten erabiltzaileon askatasuna murrizten joango dela denborarekin. Era batera edo bestera, garbi dago gai honen inguruan, beste edozeinekin gertatzen den bezala, informatuta egotea oso garrantzitsua dela.Gaur bertan topatu dut Gonzalo Nazareno BHIko Jose Domingo Muñoz Rodriguez-en webgune hau. Moodle-ekin garatutako webgune interesgarria da, izan ere, ikasle eta irakasleei zuzendutako teknologia berrien inguruko informazio ugari biltzen du, tartean ikastaro interesgarri mordoxka bat aurkitu daitekeelarik. Informazio asko aurki daiteke software askearen inguruan. Niri bereziki interesgarria iruditu zait software lizentzien inguruan antolatutako ikastaro honek. Txoko honetan jarritako hainbat informazio osatzeko baliagarria izango dela ziur nago.