Gidak eta Trikimailuak
Orri honetan Ubunturen erabileran trebatzen joateko laguntza aurkituko duzu. Laguntza hau bi ataletan antolatuta dagoela konturatuko zara. Lehenengoan sistema eragilearen oinarrizko konfigurazioa aldatzeko trikimailu eta egokitzapen ezberdinen inguruko laguntza aurkituko duzu. Moldaketa hauek, orohar, oso baliagarriak izan daitezke Ubunturi ahalik eta etekin gehien ateratzeko.
Baina KONTUZ! Prozedura batzuk besteak baino konplikatuagoak izan daitezke eta ez badira modu egokian burutzen, zure ordenagailua behar bezala ez ibiltzea gerta daiteke. Horregatik, laguntza guztiak hiru mailatan banatu ditugu, euren zailtasunaren arabera:
Erraza
Ertaina
Zaila
Azkenik, orriaren amaieran Ubunturen erabilera orokorraren inguruan aurkituta dokumentazio modulua ikusiko duzue. Dokumentu hauekin batera oinarrizko erabilera azaltzen duten bestelako baliabideak ere aurkituko dituzue.
- Trikimailuak -
Wine instalatu: Wine, "Wine Is Not an Emulator" esaldiaren akronimoa da. Josu Orbek kudeatzen duen blogan adierazten den moduan, batzuetan GNU/Linux sistemetarako egokituta ez dagoen aplikazio bat erabili behar izaten dugu. Winerekin Windowsen erabiltzen ditugun aplikazioak Linuxpean erabili ahal izango ditugu.
Josuk ematen dituen argibideak jarraituz Wine Ubuntupean instalatuta edukitzeko aukera izango dugu. Instalazio prozesua nahiko erraza da. Wine gure beharretara egokitzea zerbait konplikatuxeagoa da baina oinarrizko konfigurazioan sakondu nahi badugu, hementxe Lifehacker-en gida txukuna.
Ubunturen instalazio prozesua: betidanik pentsatu izan da GNU/Linux distribuzio ezberdinak instalatzeko konplikatuak direla. Baieztapen horrek, gaur egun, ez dauka inongo funtsik. Izan ere, Ubunturen kasuan, adibidez, sistemaren instalazioa Windowsen kasua baina prozesu laburragoa eta errazagoa da.
Lau urrats besterik ez dira eman behar Ubunturen instalazio prozesu osoan. Hamabost minutu inguru behar dira ekipo batean instalatzeko. Partizioen atala izan daiteke, hasiberri batentzat, unerik konplikatuena. Baina eskaintzen den bideoaren eta tutorial honen laguntzaz, edonork burutu dezake Ubunturen instalazio prozesua
Ubuntu 9.10 instalazioa osatzeko bideak: Ubuntu lehenengoz instalatzen dugun unetik gure behar nagusienak asetzeko beharrezkoak ditugun aplikazio gehienak erabiltzeko aukera daukagu. Dena den, badira oraindik hainbat gauza burutu ditzakegunak gure ordenadorea oraindik ahaltsuagoa bihurtzeko.
Goiko estekan klik eginez Karmic Koala (9.10 bertsioa) instalatu ondoren, komenigarriak izan daitezkeen hainbat egokitzapenen zerrenda luzea eskaintzen zaigu. Hauetako gehienak Terminala erabili eta komandoak erabiltzea eskatzen dute, beraz, trebatze maila minimo bat eskatzen dute sistema kolokan jartzea nahi ez badugu behintzat.
Pertsonalizatu Ubunturen itxura: beste edozein sistema eragilerekin gertatzen den bezala Ubunturen itxura nahi dugun moduan pertsonaliza dezakegu. Sistemaren abiotik hasita, idazmahaia osatzen duten elementuetaraino, aukera ugari dauzkagu Ubunturi gure "ukitu pertsonala" emateko. Goiko estekan agertzen diren azalak, diseinu moderno eta erakargarriak izateaz gain, itxura deb fitxategi baten instalazio zuzenetik aldatzeko aukera ematen dute ere.
Dena den, Ubuntu eskuz "tuneatu" nahi badugu hoberena Gnome-Look.org webgunea bisitatzea dugu.
Wine hobetu Winetricks instalatuz: hainbat Windows aplikazioek fitxategi bereziak behar izaten dituzte abiarazi behar direnean. Kasu gehienetan dll luzapena duten fitxategi bereziak izaten dira. Horrela, aplikazio hauek Winerekin abiarazi nahi ditugunean, erroreak sortzen dira eta instalazio prozesua eten egiten da.
Winetricks izeneko paketearen bitartez dll motako fitxategi zerrenda luzea instalatzeko aukera izango dugu. Horrela, instalazio prozesuan sortuko zaizkigun arazo ugari konpondu ahal izango ditugu. Horien artean, adibidez, IKASDAT aplikazioarekin buletinak inprimatzerakoan sortzen den arazo hau.
Konfiguratu Ubunturen ezaugarri bisualak: kaleratu diren sistema eragile modrno guztiek garrantzia berezia eskaini diete idazmahaiaren alderdi bisualari. Konkretuki, leihoen kudeaketak garrantzia berezia izan duen arlo bat izan da.Ubuntu ere ez da atzean geratu eta azken bertsioetan Compiz kudeatzailea gehitu du instalazio prozesuan. Honen bitartez lor daitezkeen efektu bisualak benetan ikusgarriak dira. Hori bai, efektu hauek burutzeko hardware mailako eskakizunak oso handiak izaten dira. Beraz, Compiz-ekin saltseatzea bakarrik da gomendagarria ordenagailuak txartel grafiko potenteak dituen kasuetan bakarrik.
- Gidak -
[PDF] Manual Ubuntu: Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak argitaratutako dokumentu honetan Ubunturen instalazio eta kudeaketan kontutan hartu behar diren atal guztiak esplikatzen dira. Oinarri-oinarrizko kontzeptuetatik hasita, konplikatuetaraino, oso gida baliagarria da Ubunturekin hasteko asmoa duen edonorentzat. (Gazt)
[WEB][PDF] Software libre - Tutoriales: Ubuntu eta ubunturen kudeaketarekin zerikusia duten tutorial eta laguntza zerrenda luzea. Interesgarria sare kudeatzaile edo IKT dinamizatzaileentzat. (Gazt)
[WEB] Configura Ubuntu para entornos de oficina: laguntza interesgarria sare administrarientzat eta IKT dinamizatzaileentzat. (Gazt)
[WEB] Ubuntu Linux Resources: beste webgune bat Ubunturen inguruko informazio zablarekin. Gunea astun samarra baldin bada ere (testu gehiegi?) oso modu sakonean azaltzen ditu Ubunturen ezaugarri desberidnak. (Ing)