Fitxak kudeatu
Hainbat gune aldi berean bisitatzeko tresna bikaina dira fitxak. Ondo antolatuta dagoen karpeta fisiko baten banatzaileen moduan ikus daitezke fitxak, web orriak karpetaren edukiak direlarik. Gune berriak fitxa berrietan agertzen dira (ez leiho berrietan) eta klik baten bidez ikus daitezke. Firefox-ek aspalditik duen aukera bikain honek oso erosoa bihurtzen du webgune desberdinetan zehar nabigatzea.
Fitxa berriak sortzeko bi modu daude:
Batetik, “Fitxategi” menua ireki eta “Fitxa berria” hautatzea izango litzateke.
Bigarren aukera, tekla bitarteko lasterbideak erabiliz burutuko dugu. Fitxa berria sortzeko nahikoa da “Ctrl+T” sakatzea. Prozesua nahi dugun guztietan errepika dezakegu
Irekitako fitxak itxi nahi baditugu bi modutara egin ahal izango dugu:
Fitxa bakoitzaren izkinean dagoen gurutzetxoan klikatuz
“Ctrl+W” tekla lasterbidea sakatuz
Fitxak nahi dugun moduan antola ditzakegu. Fitxen ordena, adibidez, saguarekin arrastatuz aldatu dezakegu.
Nahi gabe fitxa bat ixten badugu, klik batekin berriro ireki dezakegu. “Azkenaldian itxitako fitxak” aukerara joango gara, “Historia” menuan, eta berrireki nahi dugun fitxa aukeratuko dugu.
Azkenik, Firefox-ek beste aukera interesgarri bat ere eskaintzen digu. Firefox ixtean, irekitako fitxak eta leihoak hurrengorako gorde ditzakegu. Alegia, ez da beharrezkoa berriro leihoak zabaltzen ibiltzea saioa hastean.