Fitxa teknikoa eta deskargak

- Datu Teknikoak -

- Deskarga guneak -

- Eratorritako aplikazioak -

Ubunturen oinarria duten eta, hainbat aldaketen ondorioz, ezaugarri propio eta bereziak dituzten bertsio ugari daude kalean dagoeneko. Horien artean ezagunenak ondorengoak izan daitezke:

- Gehigarri interesgarriak -

Ubuntu, sistema eragilea den unetik, gehigarriak baino gehiago aplikazioak (programak, alegia) dira bertan instalatu daitezkeenak. Beste edozein sistema eragileekin gertatzen den moduan, Ubuntun instalatu daitezkeen aplikazioen zerrenda ikaragarria da. Norberak dituen interesen arabera, zein baino zein interesgarriagoa izan daiteke. Aplikazioen zerrenda jakin bat ematea baina interesgarriagoa da ulertzea zein den Ubuntun aplikazio edo programak instalatzeko jarraitu daitezkeen bide ezberdinak. Izan ere, Windows ingurune batetik datorren erabiltzaile batentzat horixe izango da Ubuntun topatuko duen desberdintasun nabarmenetako bat.

Bada oraindik Ubuntun aplikazioak instalatzea gauza konplikatua dela pentsatzen duenik, garai batean entzundako kontuak bere horretan jarraitzen dutela pentsatzen dutenak. Baina, zorionez, erabiltzaileontzat gauzak asko aldatu dira. Aplikazio konkretu batzuk kenduta, aplikazioen instalazioa benetan gauza sinplea da Ubuntun. Hori bai, hasiberrientzat faltan botatzen da instalazioak burutzeko modu estandar bat definitzea, izan ere, asko dira programak instalatzeko bideak. Jarraian prozesu hori burutzeko lau modu nagusienak azalduko dira. Oso aplikazio gutxi daude lau metodo hauetako batekin instalatu ezin daitezkeenak.

A) PROGRAMAK erabiliz

Windows edo Mac erabiltzailea bazara ziurrenik ohituta egongo zara instalatu nahi dituzun aplikazioak interneten bilatu eta ondoren zure deskargatzen. Beste batzuetan, pendrive, CD edo DVDetan datozen fitxategietatik zuzenean burutuko zenuen aplikazio berrien instalazioa. Modu batean edo bestean, aplikazioak instalatzeko beharrezkoak diren fitxategiak zure ekipoan jaso dituzu. Ubuntu bezalako sistemetan instalatu beharreko programa eta hauen menpeko fitxategi guztiak paketetan antolatuta egoten dira. Pakete hauek Errepositorio izeneko zerbitzari berezietan gordeta eta antolatuta egoten dira. Horrela, programen instalazioa errepositorio hauetatik paketeak deskargatu eta zuzenean instalatzen dituzten programa berezi batzuen bitartez burutu daiteke. Horrela, instalazio prozesua izugarri sinplifikatzen da. Bi dira errepositorioetatik zuzenenan aplikazioak instalatzeko erabiltzen diren programak:

Software-Biltegia

  ALDE:

  KONTRA:

Synaptic pakete kudeatzailea

  ALDE:

  KONTRA:

B) FITXATEGIAK erabiliz

Gerta liteke instalatu nahi dugun aplikazioaren paketeak errepositorioetan ez aurkitzea. Horrelakoetan, beste sistema eragileetan egiten dugun modura, aplikazioa instalatzeko beharrezkoa dugun paketea ekipora jaitsi ahal izango dugu. Windows-en .exe edota MacOS-en .dmg fitxategiekin egiten dugun modura, Ubuntun ere fitxategi hauek zuzenean exekutatu ahal izango ditugu gure ekipoan. Tamalez, Linux sistemetan pakete formatu desberdin asko egoten dira hauetako bakoitzaren instalazio prozesua modu desberdinetan burutzen delarik. Dauden fitxategi mota guztien artean .deb eta .bin dira ohikoenak. Jarraian bi horien instalazio prozesua nola burutu behar den azalduko da.

deb fitxategiak

bin/sh fitxategiak

  ALDE:

  KONTRA:

  ALDE:

  KONTRA:

- Informazio osagarria -