Richard Stallman-i egindako elkarrizketa interesgarri bi
Argitalpenaren data: Nov 10, 2009 6:54:0 PM
Dokumentazio atalean aipatzen denez, Richard Stallman izan da GNU mugimenduaren bultzatzaile nagusiena eta software askearen definizioaren gurasoetako bat. Askotan hitz egin du software askea eta irakaskuntzari buruz, gehienetan ikuspegi interesgarriak ematen dituelarik. Oraingo honetan gai hori hizpide duten harribitxi bi ekartzen ditugu txoko honetara:Lehenegoa GNU erakundearen blogan argitaratu zuen artikulu interesgarri bat da. "Why schools should exclusively use free software" izenburua dauka eta, ingelesez egon arren, merezi du bistazo bat ematea.
Bigarrena Andaluziako Canal Sur telebista kateko Tesis programan egin zioten elkarrizketa bat da. Gaztelania politean gai honen inguruko iritzia botatzen du bideo interesgarri honetan.