Ohiko hanka-sartzeak GNU/Linux sistema batekin lehen urratsak ematen direnean
Argitalpenaren data: Feb 26, 2010 3:50:16 PM
Windows sistema bat denbora luzez erabiltzen ohitu ondoren, sistema eragile berri bat erabiltzea erabakitzen dugunean kosta egiten da sistema berriak dituen berezko ezaugarrietara ohitzen. Askotan, tradizioz egiten ditugun hainbat ekintza ingurune berri hauetara ere ekartzen ditugu. Baina sistema eragile ezberdinek ezaugarri propioak izaten dituzte eta merezi du ezaugarri hauek kontutan hartzea, lehenengo egunetan, batez ere.Ondorengo artikuluan aipatzen diren 10 egoera horiekin identifikatuta sentitu naiz eta pentsatu dut Ubuntura salto egitea animatu zaretenok ere, ni bezala, antzeko "jokabide okerrak" aurkeztuko dituzuela askotan.Ea baliagarria suertatzen zaizuen.