Zer dira lizentziak?
Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte. Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak.
Horrela, ez ditugu nahastu behar software librea izateko aplikazioak bete behar dituen baldintzak eta software horrek izango dituen erabilpen baldintzak (alegia, lizentzia mota). Neurri batean erlazionatuta baldin badaude ere (software askea izateko baldintzen artean, erabilpen motari erreferentzia egiten dion bat baitago), egileek erabakiko dute software librea izanda ere, zein erabilpen baldintzak zehaztuko duten bere lizentzietan.Baldintzen artean hauek adierazi daitezke:Erabilpena, aldaketa eta banaketa
Iraupenaren epea
Aplikazio lurraldea
Egile eskubideen titularrak (Iturria: Wikipedia)
Aurrekoari lotuta zera aipatu beharra dago. Egile batek bere softwareari (edo bestelako edozein ekoizpen propioari) erabilpen lizentziarik zehazten ez badio, lan horri automatikoki copyright lizentzia ezartzen zaio. Honen arabera, aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide gehienak copyright-aren jabearentzat soilik erreserbatzen dira. Aukera hau egokia izan daiteke euren produkzioaren gaineko kontrol osoa izan nahi dutenentzat baina garbi dago ez dela batere egokia euren lana besteekin partekatu nahi dutenentzat.Kasu batzuetan, egileek sortu duten aplikazioaren jabegoari uko egiten diote, horren gaineko jabetza gizarteari eskaintzen diotelarik. Kasu horretan softwarea domeinu publikokoa dela esaten da.