Gidak eta Trikimailuak
Orri honetan Firefoxen erabileran trebatzen joateko laguntza aurkituko duzu. Laguntza hau bi ataletan antolatuta dagoela konturatuko zara. Lehenengoan nabigatzailearen oinarrizko konfigurazioa aldatzeko trikimailu eta egokitzapen ezberdinen inguruko laguntza aurkituko duzu. Moldaketa hauek, orohar, oso baliagarriak izan daitezke Firefoxi ahalik eta etekin gehien ateratzeko.
Baina KONTUZ! Prozedura batzuk besteak baino konplikatuagoak izan daitezke eta ez badira modu egokian burutzen, zure nabigatzailea behar bezala ez ibiltzea gerta daiteke. Horregatik, laguntza guztiak hiru mailatan banatu ditugu, euren zailtasunaren arabera:
Erraza
Ertaina
Zaila
Azkenik, orriaren amaieran Firefox-en erabilera orokorraren inguruan aurkituta dokumentazio modulua ikusiko duzue. Dokumentu hauekin batera oinarrizko erabilera azaltzen duten bestelako baliabideak ere aurkituko dituzue.
- Trikimailuak -
Nabigatzailea euskaratu: euskarazko Firefox izateaz gain, inportantea da nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara izatea, ez baita gauza bera!
Bai, izan ere, nabigatzailearen menuak hizkuntza batean edo bestean egon daitezke, eta, hala ere, hizkuntza hobespenetan beste bat egon daiteke.
Sustaturen gunean aurkituko duzu nabigatzailea euskaratzeko beharrezkoak diren jarraibide guztiak. Oso gauza erraza da. Nahi izanez gero hementxe daukazu "pantailazo" bat ere prozesua azalduz. (Sustatutik hartua)
Eguneratu Firefox azkeneko bertsiora Ubuntun: Ubuntu erabiltzaileontzat gauza jakina da Firefoxek bertsio berria kaleratzen duenean Ubuntuk ez dituela pakete berriak bere errepositorioetara gehitzen. Alegia, ezin izaten dugu bertsio zaharretatik berrietara modu errazean eguneratu.
Ubuntuzilla izeneko aplikazioarekin arazo hori modu errazean konpon daiteke. Aplikazio honek Firefoxen eguneraketen jarraipena egiten du eta hauen instalazio automatikoa burutzen du, baldin eta eguneraketak eskura daudela ikusten badu. Horrela beti izango dugu Firefox azkeneko bertsiora eguneratuta.
Firefox super-erabiltzaile batek ezagutu beharreko 20 trikimailu: Firefoxen izpiritu irekiari esker, bere konfigurazioan eskua sartzea gauza erraza da, Internet Explorer-ekin, adibidez, gertatzen ez den zerbait. Dena den, hainbat gauza nahiko ezkutuan egoten dira; horrelakoekin kontu asko izan behar da, izan ere, ez baditugu aldaketak kontu handiz egiten gerta daiteke Firefoxekin arazoak izatea.
Esan dezakegu webgune honetan datorren informazioa goi-mailako erabiltzaileentzat soilik gomendatzen dela.
GMail aukeratu lehenetsitako posta-bezero bezala: askotan agertzen dira webguneetan zehar erabiltzaile ezberdinen posta elektroniko helbideen estekak. Euren gainean klik eginez nabigatzaileak lehenetsita duen posta bezeroa irekitzen du, posta elektronikoa bertan idatzi eta bidali ahal izateko.
Posta bezero hori normalean sistema eragilean lehenetsita datorrena izaten da (Evolution Ubuntun eta Outlook Windows-en). Trikimailu honen bitartez aukera izango dugu bezero hori GMailekin ordezkatzeko baita ikastolan erabiltzen dugun jakintza.net posta bezerorekin ere.
Greasemonkey, Userscript gehigarrietarako gehigarria: Greasemonkey izeneko gehigarria oso bitxia da. Izan ere, behin instalatu ondoren, gehigarri honentzat bereziki diseinaturiko "script"-ak (Java lengoaian egindako kode zati txikiak) modu sinplean gehitu ahal zaizkio Firefoxi. Script hauen bitartez funtzionalitate ugari mordoa gehitzen zaizkio Firefoxi. Userscripts izeneko gunean aurkituko dituzue eta soilik erabil daitezke jatorrizko Greasemonkey gehigarria instalatuta baldin badago.
Firefox azkarrago ibiltzeko gida: gauza jakina da Firefoxen arazo nagusienak kontsumitzen duen RAM memoria eta erabilpoen denbora epe luzeetan duen moteltzea direla. Dena den, modu ugari daude Firefox azkartzeko. Gida zabal honetan aurkituko dituzuen ohar batzuk nahiko zentzuzkoak dira. Beste batzuk berriz nabigatzailearen barne konfigurazioan eskua sartzea eskatzen dute. Kontuz ibili azken hauekin, gauzak ondo egiten ez badira, arazoak sor daitezke eta.
50 gehigarri interesgarri ikasleentzat: Firefoxentzat bereziki sorturiko gehigarri kopurua izugarri handia. Hauen bitartez Firefoxek aurretik egin ezin dituen hainbat funtzio berri eskuratzeko aukera dauka. Zerrenda honetan agertzen direnak, ikasleen beharretara bereziki egokitzen diren gehigarriak aurkituko dituzue, sei multzo ezberdinetan sailkatuta. Esan beharrik ez dago, ikasleentzat bezain baliagarriak direla gehigarri hauek irakasleontzat ere.
- Gidak -
[WEB] Learn Firefox - Your Visual Guide to the Firefox Web Browser: Hamabi ataletan banatutako webgunea, bakoitzean Firefoxen atal jakin baten inguruan laguntza zabala eskaintzen da. Interesgarria batez ere "News" izeneko atala. Bertan hartz gorriaren nabigatzailearen inguruan CybernetNews blogak argitaratzen dituen azken artikuluen jarraipena egin daiteke. (Ing)
[PDF] Manual de instalación y uso de Firefox: 21 orriko eskuliburu sinplea. Baliagarria Firefox Windows-en instalatu eta erabili nahi dutenentzat, batez ere. Nahiz eta 1.5 bertsioan oinarrituta egon, baliagarria da nabigatzailearen oinarrizko ezaugarriak menperatzen ikasteko. (Gazt)
[WEB] Guía de campo para Firefox 3: Beste webgune interesgarri bat. Firefox 3 bertsioaren inguruko informazioa. (Gazt)