Copyright-ak erreforma bat behar du
Argitalpenaren data: Nov 10, 2009 6:44:23 PM
Horixe da Enrique Dans blogari ospetsuak dioena bidalketa interesgarri honetan. Berak dioen moduan, gaur egun, teknologiaren laguntzari esker oso gauza erraza bihurtu da lan bat ekoiztu eta sarean zehar hedatzea. Bitartekarien lana, beraz, ez da beharrezkoa. Horiexek dira, bitartekariak, hain zuzen ere, copyright-ak jarraitu behar duela aldarrikatzen duten bakarrak. Hobe dute negozio eredu berrietan pentsatzen joatea, izan ere, copyright-aren altxorra, lehenago edo beranduago eskuetatik alde egin die eta.