Bideotutorialak

Firefoxen oinarrizko erabilera azaltzen duten bideoen bilduma duzu hau. Bideo bakoitzarekin batera bertan esaten denaren testua irakur ahal izango duzu. Orri bakoitzaren amaieran, bideo kalitate hobean ikusteko aukera bi izango dituzu; MOV formatuan bat eta OGV formatu librean bestea. Bideo hauek zure ekipora deskargatzeko nahikoa da eskuineko botoiarekin klikatzea loturaren gainean eta "Gorde fitxategia honela..." hautatzea.