Openoffice
OpenOffice Impresserako bideotutoriala
EHUko irakaslea den Gorka Palazioren blogaren bitartez ezagutu dut Impressen erabileraren oinarriak azaltzen dituen bideotutorial hau. Zuetako gehienek ziurrenik azaltzen diren atal guztiak dagoeneko kontrolatuta izango badituzue ere, oraindik gauzak oso garbi ez dituenarentzat baliagarria izango dela pentsatzen dut. Deumart izeneko erabiltzaile honek beste bideotutorial interesgarri mordoa sortuta ditu bere YouTubeko kanalean. OpenOffice Write, Firefox, Google Docs, iGoogle... gauza asko topatuko dituzue bertan. Botaiozue bistazo bat. Hementxe ipintzen dizkizuet tutoriala osatzen duten lau bideoak. |
Diagramak sortu Calc-ekin
Calc-ekin diagramak sortzeko prozedura Excel-en burutzen genuenaren oso antzekoa da. Alegia, barra-diagramak, histogramak edo sektore-diagramak sortzea oso erraza da baita ere Calc erabiltzen badugu. Ziurrenik gune hau jarraitzen duzuenok ez duzue laguntza berezirik beharko grafikoak sortzerakoan. Dena den, norbaitek ez baditu sekula horrelakorik egin, hementxe dauka jarraitu beharreko prozedura azaltzen duen bideo interesgarri bat. |
Diseinatu modu errazean zure aurkezpena Impressekin etaparteka ezazu Web 2.0 aplikazioak erabilita
Izenburu luze hau duen PDF interesgarri honi erreparatzea merezi duela iruditzen zait. Eusko Jaurlaritzatik bultzaturiko Eskola 2.0 proiektuaren barruan kokatzen da eta bertan OpenOffice.org-en Impress aurkezpenak egiteko aplikazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzen da. Instalazio prozesua azaltzen da (Windows bertsioaren instalazioa soilik azaltzen da), ondoren erabilerari lotutako hainbat aholkuak (kasu praktiko bat esplikatzen da) ere ematen dira eta azkenik, sortu dugu aurkezpena Slideshare edo Google Docs bezalako zerbitzuetara nola igo dezakegun ere esplikatzen da. Dokumentuan zehar sarean zintzilikatutako hainbat bideotutorial edo aurkezpen interaktiboetarako (Adobe Captivaterekin eginak daude) estekak (bat eta bi)ere ematen dira, idatziz azaldutako dagoena irudi bitartez ulertzeko. Gainbegiratu baten ostean, itxura oso ona duela iruditu zait. Beraz, aurkezpenak egiteko tresna honen oinarriak ezagutu nahi badituzue dokumentua jaitsi eta kontsultatzea gomendatzen dizuet. Bide batez, PDF dokumentua Openoffice-i dagokion dokumentazio atalean erantsiko dut. |
Openoffice euskaraz Ubuntu berriaren software biltegian
Ubunturen azken bertsioa instalatu ondoren konturatu naiz aurretik instalatuta nuen Openoffice-en bertsioa "Aplikazioak/Bulegoa" izeneko menutik desagertu egin dela. Katxis!! Ez zen ba gauza erraza Openoffice-en euskarazko bertsioa instalatzea!! Eta orain zer egiten dut?? Bada lasai, ze Ubunturen bertsio berriak dakarren "Software biltegia" izeneko aukera berriaz baliatuz, Openoffice-en instalazioa ikaragarri erraza bihurtzen da. Horretarako nahikoa da aipatutako aukerara joatea ("Aplikazio" menuaren barruan, azken aukera da). Bilatzailean zuzenean Openoffice idazten badugu, pakete ofimatikoaren azpi-aplikazio guztiak instalatzeko aukera izango dugu (Writer, Impress...). Ubuntu euskaraz instalatuta badago, instalatuko den Openoffice-en bertsioa ere euskaraz izango da. Ikusten duzuen bezala, aurreko metodoa baina askoz ere errazagoa. |
1-4 of 4