Gaur bertan kaleratzen da Ubuntu 10.04 Lucid Lynx

Argitalpenaren data: Apr 29, 2010 5:43:52 AM

Ohiko sei hilabeteeen ostean, gaur bertan eskuragai izango dugu Ubuntu GNU/Linux banaketaren bertsio berria. Zuetako batzuk agian konturatuko zineten bertsio honek LTS hizkiak aurkezten dituela izenaren amaieran. Akronimo hau "Long Term Support" esalditxoan du bere jatorria, alegia, bertsio honek Canonical etxeak eskaintzen duen babes teknikoaren iraupena luzeagoa du ohiko bertsioak baino. Horrek esan nahi du, funtsean, LTS bertsioek egonkortasun eta fidagarritasun maila altuagoa izaten dutela ohikoak baino. Beraz, oraindik ez bazara ausartu Ubuntu instalatzea zure ekipoan Lucid Lynx-ekin aukera paregabea daukazu.Bertsio hau berrikuntza ugarirekin dator. Denak hemen azaltzea luzeegia izango litzateke, beraz, egokiena Slice of linux blogan argitaratutako bidalketa hau irakurtzea duzu. Esaldi hauek idazterakoan bertsio berria oraindik kaleratu gabe baldin badago ere, eskuratzeko aukera desberdinak dituzula jakinarazi nahi dizuegu:

Behin CDa eskuratu ondoren, instalazio prozesuarekin hasteko unea izango da. Txoko honetan Ubuntu instalatzeko aukera bi aurkeztu ditugu dagoeneko: lehenegoa Wubi erabiliz eta bigarrena zuzenean.