Nola gauzatu BitTorrent bitarteko fitxategien deskarga

Argitalpenaren data: Feb 26, 2010 4:8:30 PM

Oraindik eMule baldin bada saretik fitxategiak jaisteko erabiltzen duzun aplikazio nagusiena, jakin behar duzu zure ordenagailua arriskuan jartzen ari zarela. Izan ere, geroz eta gehiago dira aplikazio honen bitartez zure ordenagailura jaisten dituzun "fake"-ak. Askotan erabiltzen baduzu ziurrenik topatuko zinen horrelako egoeraren batean, ezta? Hauetako fake askok, euren barnean malware izeneko aplikazio txiki ugari ekartzen dituzte, fitxategia irekitzerakoan zure ordenagailuaren segurtasuna arriskuan jarri edo/eta interneteko konexioaren abiadura ikaragarri moteltzen dute.Fitxategiak saretik jaisterakoan, une honetan dagoen modurik seguruena BitTorrent protokoloaren bitartez egitea da. Protokoloaren funtzionamendua ulertzea ez da gauza erraza baina hementxe kontsulta dezakezu gida sinple bat zertan datzan ulertzeko. Funtzionamendua ulertzeko modurik errazena eskuineko irudiaren gainean klik egin eta agertuko zaizun simulazioa ikustea izan daiteke edo nahiago baduzu azpiko bideoari bistazo bat ematea ere badaukazu, nahi duzun bezala.Azkenik, Alt1040 teknologia blogan artikulu interesgarri bat argitaratu dute duela egun pare BitTorrent sistema erabiltzen dute aplikazioek burutzen dituzten deskargak nola azkartu daitezkeen esplikatuz.