Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎

Ubuntu

Pinta 0.1, argazki ediziorako oinarrizko aplikazioa

publicado a la‎(s)‎ 11 mar 2010, 0:19 por Jokin LACALLE USABIAGA

Windowsekin gertatzen ez den bezala, gure ordenagailuan Ubuntu instalatzen dugunean ez dugu sistema eragile berri bat soilik instalatzen. Lehenengo unetik gure erabiltzaile beharrak asetzeko aplikazio sorta bat daukagu eskura baita ere. Dena den, grafikoen menuan eskura ditugun aukerak ez dira asko izaten eta argazkien ediziorako konkretuki ez da aplikazio espezifikorik agertzen. Beraz, askotan horixe izaten da kanpotik instalatzen dugun lehen aplikazioa eta gehienetan, Gimpera jotzen dugu. Gimp oso aplikazio ona da, gauza askotan Photoshopen mailan jar daiteke baina hain da osatua askotan oinarrizko edizio bat gauzatzeko galdu egiten garela dituen aukera anitzen artean.

Badira, dena den, argazki eta irudien oinarrizko edizioa burutzeko tresna sinpleagoak. Pinta 0.1 horietako bat da. Interfaze oso sinplea du, edizio tresna gehienak ezkerreko barran agertzen dira eta oso modu errazean erabil daitezke. Konturatuko zarete Windowseko Paint izeneko aplikazioaren antza handia duela interfazeak; aurrekoa erabiltzen ikasi baduzue ez zaizue gehiegi kostatuko Pinta erabiltzen ikastea.

Pinta sistema eragile desberdinetan instala eta erabil daiteke, Mac OS barne. Aplikazioa Ubuntun instalatzeko, .deb fitxategia jaitsi dezakezue hemendik eta jarraian .deb paketeak instalatzeko ohiko prozedura jarraitu.

Ohiko hanka-sartzeak GNU/Linux sistema batekin lehen urratsak ematen direnean

publicado a la‎(s)‎ 26 feb 2010, 7:50 por Jokin LACALLE USABIAGA

Windows sistema bat denbora luzez erabiltzen ohitu ondoren, sistema eragile berri bat erabiltzea erabakitzen dugunean kosta egiten da sistema berriak dituen berezko ezaugarrietara ohitzen. Askotan, tradizioz egiten ditugun hainbat ekintza ingurune berri hauetara ere ekartzen ditugu. Baina sistema eragile ezberdinek ezaugarri propioak izaten dituzte eta merezi du ezaugarri hauek kontutan hartzea, lehenengo egunetan, batez ere.

Ondorengo artikuluan aipatzen diren 10 egoera horiekin identifikatuta sentitu naiz eta pentsatu dut Ubuntura salto egitea animatu zaretenok ere, ni bezala, antzeko "jokabide okerrak" aurkeztuko dituzuela askotan.

Ea baliagarria suertatzen zaizuen.

Instalatu Ubuntu Windowsen Wubi erabiliz

publicado a la‎(s)‎ 18 feb 2010, 8:18 por Jokin LACALLE USABIAGA

Badira Ubuntura salto egin aurretik probatu nahi izaten dutenak euren betiko sistema eragilearekin amaitu aurretik. Hori da gertatzen dena, adibidez, Windowspean denbora luzez lanean aritu eta Ubunturako saltoa egitea ausartzen ez diren erabiltzaile askorekin. Egoera horretan aurkitu nintzen ni neu ere duela urte batzuk: "eta behin Ubuntu instalatu ondoren ez bada dena nahi bezain ondo joaten, zer egiten dut?" pentsatu nuen.

Aukera anitz ditugu eskura Ubuntu probatzeko Windows instalazioari agur esan aurretik. Horietako bat Wubi izeneko aplikazioa erabiltzea izan daiteke. Wubiren bitartez aukera izango dugu gure Windows partizioa ezabatu beharrik izan gabe, Ubuntu instalazio paralelo bat egiteko. Alegia, diskoa bitan zatitzen du, bakoitzean sistema eragile desberdin bat instalatuta daukagularik. Nolabait esateko, ekipo fisiko bakar batek bi ordenagailu desberdinen papera betetzen ditu.

Wubi ez dago deskargatu beharrik ezta Windowsen instalatu beharrik. Ubunturen instalazio diskoan dago. Exekutatzeko nahikoa da Windowsen gaudela, Ubunturen instalazio diskoa erretiluan sartu eta barruan aurkituko dugun wubi.exe fitxategia exekutatzea. Urrats batzuk jarraitu ondoren Ubuntu instalatuta izango dugu ordenagailuan. Berrabiarazi ondoren ordenagailuak zein sistemarekin abiaraztea eskatuko digu, ohiko Windows sistema (partizio honek ez ditu aldaketarik jasango) edo Ubuntu sistema berria.

Wubirekin jarraitu behar diren urratsak zeintzuk diren jakin nahi baduzu hementxe uzten dizut prozesua azaltzen duen bideo interesgarri bat:


Instalazio garbi bat egitea ausartzen ez bazara probatu Wubirekin. Ziur nago aste batzuen ondoren Windows alde batera utzi eta Ubuntura pasatuko zarela.

Ubuntu 9.10 Karmic Koala instalatzeko bideotutoriala

publicado a la‎(s)‎ 26 ene 2010, 8:55 por Jokin LACALLE USABIAGA

Dagoeneko ikusgai dago Ubunturen azkeneko bertsioaren instalazioa azaltzen duen bideotutoriala. Orain arte grabatutako bideo guztien artean luzeena da oraingoa (16:34 minutu) baina azaldu nahi dena behar bezala ulertzeko beharrezkoa zela iruditu zaigu. Instalazio CDa ordenagailuaren erretiluan sartzen denetik instalazio osoa amatu arteko prozedura azaltzen da, urratsez urrats. Prozesua erraza bada ere, arreta berezia eskatzen duen atala partizioen konfigurazioarena da eta atal honek hartzen du bideo osoaren zatirik handiena.

Amaitzeko esan instalazioa 9.10 bertsioarekin burutu bada ere, aurreko bertsioen instalazioa oso antzekoa da eta hemen azaldutakoarekin arazorik gabe burutu daiteke baita ere.

Sistema konfiguratzeko bi modu grafiko: Ubuntu Tweak eta Ailurus

publicado a la‎(s)‎ 18 ene 2010, 22:15 por Jokin LACALLE USABIAGA

Linux banaketa ezberdinen kudeaketa asko erraztu bada azken urte hauetan, sistemaren konfigurazioaren alderdi asko oraindik "eskuz" zehaztu behar dira, alegia, terminalera jo eta oinarrizko fitxategietan egin nahi ditugun aldaketak testu komandoen bitartez burutu behar dugu. Ubuntu erabiltzen lehen urratsak besterik eman ez dugunontzat horrelakoekin aritzea arriskutsu samarra izan daiteke, nire kasuan ez da lehenengo aldia, behar ez nuen lekuan aldaketak egiteagatik sistema hankaz gora jarri dudala.

Dena den, badira sistemaren oinarrizko konfigurazioa modu errazean egiten laguntzen duten aplikazio interesgarriak. Horien artean nagusienak, agian, Ubuntu Tweak eta Ailurus izan daitezke. Lehenengoak, agian, konfigurazio aukera gehiago ditu baina bigarrena, nire ustez, errazagoa da kudeatzeko. Ubuntu 9.10 Karmic Koala bertsioan instalatzeko, hemen beharrezko informazioa:

UBUNTU TWEAK

Instalatzeko: DEB fitxategia jaitsi
Automatikoki eguneratzeko: errepositorioak gehitu
  AILURUS

Instalatzeko: DEB fitxategia jaitsi
Automatikoki eguneratzeko: errepositorioak gehitu

Bi aplikazio hauek erabiliz konfigurazioa aldatzea gauza erraza bada ere, kontuz ibili beti hauekin, batzuetan aurretik espero ez diren arazoak sor daitezke eta. DEB fitxategiak instalatzeko prozesua zein den jakin nahi baduzu, hementxe daukazu bideotutorial txiki bat.

Spotify wine bitartez erabiltzeko

publicado a la‎(s)‎ 6 nov 2009, 23:17 por Jokin LACALLE USABIAGA   [ actualizado el 6 nov 2009, 23:22 ]

Spotify saretik musika entzuteko aplikazio bikaina da. Garatzaileek Windows-erako eta Mac-erako bertsioak soilik garatu badituzte ere, lehenengoa Ubuntun erabili daiteke Wine izeneko aplikazioaren bitartez. Winek Windows-eko .exe fitxategiak irakurri eta Microsoft-en sistema eragilean bezala instalatzen ditu.

Ubunturen azkenaurreko bertsioan Sopitify arazorik gabe zebilen Wine erabiliz. Baina pasa den urriaren 29an kalertu zen Karmiz Koala izeneko bertsio berrian gauzak zertxobait okertu dira eta abestiak zatika bezala entzuten dra.

Arazo hau konpontzeko Wine 1.2 azken bertsioa instalatzea gomendatzen da.

1-6 of 6