Synaptic pakete kudeatzailearekin aplikazioak instalatu

Ubuntuk aplikazioak instalatzeko duen aukera interesgarrienetakoa da Synaptic. Software-Biltegia erabiliz aplikazio bat instalatzeko arazoak baldin baditugu honek behar dituen menpeko fitxategien ondorioz, egokiena aplikazio hori Synaptic-en bitartez instalatzea izango da.

Synaptic aplikazioa abiarazteko “Sistema” menuan, “Administrazioa” atalean sartuko gara eta bertan “Synaptic pakete-kudeatzailea” hautatuko dugu.

Synapticen interfazeak instalatu nahi ditugun aplikazioak ezaugarri desberdinen arabera bilatu ahal izateko atal eta iragazi desberdinak eskaintzen ditu. Dena den, oinarrizko instalazio bat burutzeko zuzenean bilatzailera joango gara eta bertan instalatu nahi dugun aplikazioaren izena idatziko dugu.

Oraingoan Celestia izeneko aplikazio bat instalatuko dugu, gure ikasleekin astronomiari buruzko kontzeptuak jorratzeko tresna bikaina. Bilatzailean izena idazten goazen heinean azpiko leihoan proposatzen zaizkigun paketeen zerrenda aldatzen doala jabetuko gara.

Behin izena osorik idatzitakoan zerrendaren lehen lekuan instalatu nahi dugun aplikazioaren pakete nagusia ikusiko dugu. Instalatzeko ezkerrean duen laukitxoaren gainean eskuin klika egingo dugu eta “Instalatzeko markatu”-ko dugu. Une horretantxe leiho berri bat irekiko zaigula konturatuko gara.

Antza denez, Celestia behar bezala instalatzeko, beharrezkoa da pakete osagarri batzuk instalatuta izatea. Synaptic-ek pakete horiek zeintzuk diren zehazten dizkigu eta instalatu nahi ote ditugun galdetuko digu. Noski, pakete hauek ere instalatzeko esango diogu.

Behin pakete guztiak hautatuta daudela “Aplikatu” botoia sakatzea besterik ez dugu behar aplikazioa gure sisteman instalatuta geratzeko.

Fitxategiak jaisteko

MOV formatua: 1280x720

OGV formatua: 1280x720