Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎

Azken albisteak

Gaur bertan kaleratzen da Ubuntu 10.04 Lucid Lynx

publicado a la‎(s)‎ 28 abr 2010, 22:43 por Jokin LACALLE USABIAGA

Ohiko sei hilabeteeen ostean, gaur bertan eskuragai izango dugu Ubuntu GNU/Linux banaketaren bertsio berria. Zuetako batzuk agian konturatuko zineten bertsio honek LTS hizkiak aurkezten dituela izenaren amaieran. Akronimo hau "Long Term Support" esalditxoan du bere jatorria, alegia, bertsio honek Canonical etxeak eskaintzen duen babes teknikoaren iraupena luzeagoa du ohiko bertsioak baino. Horrek esan nahi du, funtsean, LTS bertsioek egonkortasun eta fidagarritasun maila altuagoa izaten dutela ohikoak baino. Beraz, oraindik ez bazara ausartu Ubuntu instalatzea zure ekipoan Lucid Lynx-ekin aukera paregabea daukazu.

Bertsio hau berrikuntza ugarirekin dator. Denak hemen azaltzea luzeegia izango litzateke, beraz, egokiena Slice of linux blogan argitaratutako bidalketa hau irakurtzea duzu. Esaldi hauek idazterakoan bertsio berria oraindik kaleratu gabe baldin badago ere, eskuratzeko aukera desberdinak dituzula jakinarazi nahi dizuegu:
  • Biderik egokiena p2p sareak erabiliz, Ubunturen azken bertsioaren ISO irudia .torrent bitartez jaistea izango litzateke. Jaitsi ondoren CD batera pasatu beharko duzu, ondoren bertatik instalatu ahal izateko
  • Ubunturen webgunetik bertatik jaitsi dezakezu baita ere. Horixe da gehienek egiten dutena eta horrexegatik, lehen egunetan behintzat, zerbitzariak lepo bete lan ibiltzen dira eta deskargen abiadura nahiko motela izaten da. Lehenengo aukerarekin asmatzen ez baduzu, hauxe izan daiteke aukera egokiena. Ez ahaztu, kasu honetan ere, ISO irudia jaitsiko duzula saretik. CD batera pasa beharko duzu gero.
  • Azken aukera, Ubuntu instalatzeko CDa zure etxera zuzenean bidaltzeko eskatzea izango litzateke. Canonical-ek ShipIt izeneko zerbitzu hori dohain eskatzen du; zure datuak idatzi eta egun gutxi batzuen bueltan etxeko postontzian zorrotxo dotore bat jasoko duzu barruan CDa eta Ubunturen pegatina polit batzurekin. Dena den, lehenik aurreko bi aukerekin saiatzea gomendatzen da; azken aukera hau interneterik ez dutenentzat prestatuta dago bereziki.
Behin CDa eskuratu ondoren, instalazio prozesuarekin hasteko unea izango da. Txoko honetan Ubuntu instalatzeko aukera bi aurkeztu ditugu dagoeneko: lehenegoa Wubi erabiliz eta bigarrena zuzenean.

CDLibre.org bilduma berria kalean da

publicado a la‎(s)‎ 4 feb 2010, 6:16 por Jokin LACALLE USABIAGA

CDLibre egitasmoari 2003an eman zion hasiera Bartolomé Sintes irakasle valentziarrak. Ordutik hona asko izan dira irakasle honek prestatu dituen aplikazio bildumak. Bere webgunean zintzilik ipintzen dituen CD/DVD diskoen iso irudiek ehunkada aplikazio libre biltzen dituzte. Duela bi egun kaleratutako bilduma berriak, adibidez, 756 aplikazio desberdin ditu, hauetatik 8 bilduma honetan berriak dira eta beste 120 azken lau astetan eguneratutako aplikazioak.

Emandako estekan ikusiko duzuen moduan, eskuliburuak eta diskoaren kutxarentzat karatulak ere eskaintzen dira. Deskargatu ezazu iso irudia eta pasa ezazu DVD batera Ubuntuko CD/DVD sortzailea izeneko aplikazioarekin (zoaz Aplikazioak menura eta Gehigarriak izeneko atalean topatuko duzu) edota Windowserako balio duen Imgburn dohaineko aplikazioarekin.

Iturria: Linuxzone

Deskargatu Firefox 3.6

publicado a la‎(s)‎ 22 ene 2010, 7:18 por Jokin LACALLE USABIAGA

Atzotik kalean da Firefox nabigatzailearen azken bertsio, 3.6 bertsioa, alegia. Beti bezala, aurreko bertsioetan agertutako akats batzuk konpondu dira eta funtzio berri batzuk ere erantsi zaizkio. Hauetako aldaketa batzuk nahiko teknikoak dira eta erabiltzaile arrunt batentzat ulergaitzak izan daitezke. Dena den, xehetasun gehiagorekin ezagutu nahi dituenarentzat Mozillak informazioa zabala eskaintzen du bere webgunean.

Gehienontzat aldaketa nabarmenenak ondorengoak izango dira:
  • Aurreko bertsioa baino azkarragoa dela diote garatzaileek, %20a edo. Egia esan, probatu dut eta nabarmena da hobekuntza hau
  • "Personas" izeneko aukeraren bitartez Firefoxen itxura eguneratzea oso gauza sinplea bihurtzen da. Eskaintzen diren ereduen gainetik sagua pasatuta nabigatzaileak duen itxura nolakoa izango den ikusi ahal izango dugu automatikoki. Gure gustukoa den bat aurkitzen dugunean "Wear It" botoiaren gainean sakatuta itxura berehala aldatuko da, nabigatzailea berribiarazi egin gabe gainera. Nabigatzailea "tuneatzeko" aukera guztiak ondo kontrolatuta izateko agian interesatuko zaigu "Personas Plus" gehigarria instalatzea. Aukera gehiago ditugu eskura klik gutxi batzuen truke.
Azken bertsioa deskargatzeko, egizu klik hemen.

Informazioa gehiago: Genbeta

Ubuntu 9.10 bertsio berria kalean da

publicado a la‎(s)‎ 6 nov 2009, 23:23 por Jokin LACALLE USABIAGA   [ actualizado el 6 nov 2009, 23:28 ]

Pasa den urriaren 29an kaleratu zen Ubunturen bertsio berria. Bertsio honi Karmic Koala izena jarri diote eta hobekuntza nagusien artean deigarrienak abio interfaze berria eta idazmahaiaren diseinu berriak izan daitezke.

1-4 of 4