Ubuntu 9.10 Karmic Koala instalatzeko bideotutoriala

Argitalpenaren data: Jan 26, 2010 4:55:28 PM

Dagoeneko ikusgai dago Ubunturen azkeneko bertsioaren instalazioa azaltzen duen bideotutoriala. Orain arte grabatutako bideo guztien artean luzeena da oraingoa (16:34 minutu) baina azaldu nahi dena behar bezala ulertzeko beharrezkoa zela iruditu zaigu. Instalazio CDa ordenagailuaren erretiluan sartzen denetik instalazio osoa amatu arteko prozedura azaltzen da, urratsez urrats. Prozesua erraza bada ere, arreta berezia eskatzen duen atala partizioen konfigurazioarena da eta atal honek hartzen du bideo osoaren zatirik handiena.Amaitzeko esan instalazioa 9.10 bertsioarekin burutu bada ere, aurreko bertsioen instalazioa oso antzekoa da eta hemen azaldutakoarekin arazorik gabe burutu daiteke baita ere.