Euskalbar itzultzailea erabili

Euskalbar, gehigarri moduan instalatzen den Firefox-erako tresnabarra da. Erabiltzen hasteko lehenik instalatu egin beharko dugu, beste edozein gehigarrirekin burutzen dugun prozesua errepikatuz.

Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara, baita ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara ere. Dudarik ez dago baliabide bikaina dela edonorentzat baina ikasle eta irakasleontzat, bereziki, ezinbesteko gehigarria dela esango nuke.

Erabiltzen hasi baino lehen “Aukerak” botoian sakatuta “Hobespenak” izeneko leihora joango gara. Bertan oinarrizko konfigurazioa zehaztuko dugu. Arreta berezia merezi duten atalak hauexek izango dira:

Hitzen itzulpenak lortzeko, lehenik hizkuntza aukeratuko dugu. Gero ondoko laukitxoan itzuli nahi dugun hitza idatziko dugu. “Enter” sakatzen dugunean, nabigatzailean fitxa berriak irekiko dira; bakoitzean lehenetsitako hiztegi bakoitzaren itzulpena izango dugu.

Beste hiztegi batean kontsultatu nahi badugu, barrako botoietan klikatuz, itzulpen edo definizio berria fitxa berri batean irekiko zaigu.

Gainera, Euskalbarren bistan dagoen hiztegi zerrenda sinplifikatu nahi badugu nahikoa da bere gainean eskuin-klika egitea eta kendu nahi dugun hiztegia ez-gaitzea.

Azkenik, barra moduan ez ezik, aukeratutako testu baten gainean eskuin-klika eginez ere, lor daitezke itzulpenak.

Ikusten denez oso gehigarri potentea da Euskalbar. Firefoxen soilik erabil daiteke, horregatik, bere erabilerak bakarrik jada justifikatzen du Firefox instalatuta izatea gure etxeko eta laneko ordenagailuetan.

Fitxategiak jaisteko

MOV formatua: 1280x720

OGV formatua: 1280x720