Diseinatu modu errazean zure aurkezpena Impressekin etaparteka ezazu Web 2.0 aplikazioak erabilita

Argitalpenaren data: Jan 29, 2010 10:49:4 AM

Izenburu luze hau duen PDF interesgarri honi erreparatzea merezi duela iruditzen zait. Eusko Jaurlaritzatik bultzaturiko Eskola 2.0 proiektuaren barruan kokatzen da eta bertan OpenOffice.org-en Impress aurkezpenak egiteko aplikazioaren oinarrizko funtzionamendua azaltzen da. Instalazio prozesua azaltzen da (Windows bertsioaren instalazioa soilik azaltzen da), ondoren erabilerari lotutako hainbat aholkuak (kasu praktiko bat esplikatzen da) ere ematen dira eta azkenik, sortu dugu aurkezpena Slideshare edo Google Docs bezalako zerbitzuetara nola igo dezakegun ere esplikatzen da. Dokumentuan zehar sarean zintzilikatutako hainbat bideotutorial edo aurkezpen interaktiboetarako (Adobe Captivaterekin eginak daude) estekak (bat eta bi)ere ematen dira, idatziz azaldutako dagoena irudi bitartez ulertzeko. Gainbegiratu baten ostean, itxura oso ona duela iruditu zait. Beraz, aurkezpenak egiteko tresna honen oinarriak ezagutu nahi badituzue dokumentua jaitsi eta kontsultatzea gomendatzen dizuet. Bide batez, PDF dokumentua Openoffice-i dagokion dokumentazio atalean erantsiko dut.