Hasiera‎ > ‎Atalak‎ > ‎Foroak‎ > ‎

Software askea eta hezkuntza

Guk sortzen dugu. Guk erabakitzen dugu.

publicado a la‎(s)‎ 25 mar 2010, 23:59 por Jokin LACALLE USABIAGA

Sorkuntza kulturalen gainean ezartzen diren lizentzia murriztatzaileek lan horien hedapen eta elkartrukatze librea saihesten duten traba nagusiak dira. Askotan kontzienteak ez bagara ere, murrizketa berdinak aplikatzen zaizkie hezkuntza munduan ekoizten ditugun eduki guztiei ere. Eduki sortzaileak garenok gai hau kontutan hartu beharko genuke eta jakin beharko genuke gure esku dagoela gizartetik bildutako ezagutza berriro ere gizartean modu librean zabaltzeko ardura gurea dela. Ez badugu gure lanen gaineko lizentzia guk geuk aukeratzen besteek egingo dute gugatik; gizartea irabazle atera beharrean, gutxi batzuk izango dira gure lanarekin irabaziak izango dituztenak.

Horixe da ondorengo bideoan azaltzen dena. Zer pentsatua ematen du, ezta?



Richard Stallman-i egindako elkarrizketa interesgarri bi

publicado a la‎(s)‎ 10 nov 2009, 10:54 por Jokin LACALLE USABIAGA   [ actualizado el 14 ene 2010, 8:46 ]

Dokumentazio atalean aipatzen denez, Richard Stallman izan da GNU mugimenduaren bultzatzaile nagusiena eta software askearen definizioaren gurasoetako bat. Askotan hitz egin du software askea eta irakaskuntzari buruz, gehienetan ikuspegi interesgarriak ematen dituelarik. Oraingo honetan gai hori hizpide duten harribitxi bi ekartzen ditugu txoko honetara:
  • Lehenegoa GNU erakundearen blogan argitaratu zuen artikulu interesgarri bat da. "Why schools should exclusively use free software" izenburua dauka eta, ingelesez egon arren, merezi du bistazo bat ematea.
  • Bigarrena Andaluziako Canal Sur telebista kateko Tesis programan egin zioten elkarrizketa bat da. Gaztelania politean gai honen inguruko iritzia botatzen du bideo interesgarri honetan.

1-2 of 2