Bolumenak muntatu eta desmuntatu

Ubuntuk Windows-ekiko sistema desberdina erabiltzen du kanpoko gailuak ekipoan kargatzerakoan. Seguruenik jabetuko zineten, “Lekuak” izeneko menuan, adibidez, ez dela agertzen ohiko CD/DVD unitatea.

Ubuntun unitate horiek ez dira bistaratzen informazioa gordetzen duten euskarriak ordenagailura konektatzen direnerarte. Hori gertatzen denean sistema eragileak gailu horren edukia direktorio batean proiektatzen du. Prozesu hau “mount” izeneko komandoari esker burutzen da.

Horrela, DVD, diskete, pendrive, USB disko gogorra, argazki kamera edo beste edozein bolumen, ordenagailura lotzen dugunean muntatze prozesua burutzen dela esaten da eta orduan ikusi ahal izango dugu, mahaigainean sortu den direktorioari dagokion ikonotxoa. Honekin batera muntatutako bolumenaren barruan dagoen edukia ikusi eta editatu ahal izango dugu.

Euskarria ordenagailutik deskonektatzean aurretik sortuta zegoen direktorio berrirako lotura eten egiten da eta bolumena sistematik desagertzen da. Dena den, gailua besterik gabe ekipotik deskonektatu baino lehen komenigarria da desmuntatze prozesua burutzea. Izan ere, horrela ekidingo ditugu datuen galera posibleak edota gailuen hondamena.

Horretarako nahikoa da unitatearen ikonoaren gainean eskuineko botoiaz klik egitea. Agertuko zaigun menuan “Desmuntatu bolumena” aukeratuko dugu. Desmuntatzeko unean datu transferentzia ematen ari bada, sistemak une horretan bolumena ezin dela desmuntatu esango digu, horrela datu galera posibleak saihestuko dira. Behin unitatea desmuntatu ondoren ordenagailutik segurtasunez deskonektatu ahal izango dugu.

Fitxategiak jaisteko

MOV formatua: 1280x720

OGV formatua: 1280x720