Openoffice euskaraz Ubuntu berriaren software biltegian

Argitalpenaren data: Nov 11, 2009 7:1:29 PM

Ubunturen azken bertsioa instalatu ondoren konturatu naiz aurretik instalatuta nuen Openoffice-en bertsioa "Aplikazioak/Bulegoa" izeneko menutik desagertu egin dela. Katxis!! Ez zen ba gauza erraza Openoffice-en euskarazko bertsioa instalatzea!! Eta orain zer egiten dut??Bada lasai, ze Ubunturen bertsio berriak dakarren "Software biltegia" izeneko aukera berriaz baliatuz, Openoffice-en instalazioa ikaragarri erraza bihurtzen da. Horretarako nahikoa da aipatutako aukerara joatea ("Aplikazio" menuaren barruan, azken aukera da). Bilatzailean zuzenean Openoffice idazten badugu, pakete ofimatikoaren azpi-aplikazio guztiak instalatzeko aukera izango dugu (Writer, Impress...). Ubuntu euskaraz instalatuta badago, instalatuko den Openoffice-en bertsioa ere euskaraz izango da. Ikusten duzuen bezala, aurreko metodoa baina askoz ere errazagoa.