Sortu eta zabaldu
Software lizentzien inguruko Moodle ikastaroa
Txoko honen Dokumentazio atalean informazio ugari topa dezakezu software lizentzien inguruan. Lizentzien oinarrizko azalpenak, lizentzia motak eta beste hainbat kontzeptu eta gaizki-ulertu jorratzen dira bertan, dena ahalik eta modu sinpleenean adierazita. Asko da sarean gai honen inguruan jaso daitekeen informazioa eta ugariak dira, baita ere, sarean gai honen inguruan aurkitu daitezkeen iritzi desberdinak. Duela gutxi Espainiako gobernuak onartu duen LES (Ley de Economía Sostenible) delakoak haizeak harrotu ditu interneten. Industria audiobisualaren porrota aldarrikatzen dute batzuk, duela 300 urte "asmatu" zen Copyrightaren amaiera gertu dagoela diote beste batzuk. Ezkorrenek diote lobbyen botere eta eraginaren ondorioz interneten erabiltzaileon askatasuna murrizten joango dela denborarekin. Era batera edo bestera, garbi dago gai honen inguruan, beste edozeinekin gertatzen den bezala, informatuta egotea oso garrantzitsua dela. Gaur bertan topatu dut Gonzalo Nazareno BHIko Jose Domingo Muñoz Rodriguez-en webgune hau. Moodle-ekin garatutako webgune interesgarria da, izan ere, ikasle eta irakasleei zuzendutako teknologia berrien inguruko informazio ugari biltzen du, tartean ikastaro interesgarri mordoxka bat aurkitu daitekeelarik. Informazio asko aurki daiteke software askearen inguruan. Niri bereziki interesgarria iruditu zait software lizentzien inguruan antolatutako ikastaro honek. Txoko honetan jarritako hainbat informazio osatzeko baliagarria izango dela ziur nago. |
The Public Domain Manifesto euskaraz
Ezagutzaren gizartean bizi omen gara, gizateriak ez du sekula izan hain eskura hainbeste informazio eta ezagutza, eta teknologia digitalari esker, informazio hori jaso, berrerabiltzeko eta birbanatzeko aukerak ikaragarri zabaldu dira. Aurreko batean esaten genuen moduan, "mashup"en aroan bizi gara. Egoera berri honek kolokan jarri du jabetzaren inguruko kontzeptu tradizionala eta horri lotutako lizentzia pribatiboen zentzua eta erabilera. Geroz eta gehiago dira, azken hamarkada hauetan ezagutza eta kulturaren hedapen libreari jarri zaizkien oztopo legalen aurka agertzen direnak, erakunde ofizaletan ekoizten diren eduki guztiak domeinu publikora ireki behar direla aldarrikatzen dutenak, kultura eta ezagutzarekiko irisgarritasuna denon eskubidea dela diotenak. Horiexek dira The Public Domain Manifesto izeneko dokumentuan topatuko dituzuen ideiak. Euskaldun anonimo bati zor diogu dokumentu hau euskaraturik egotea. Bertan, hainbat gauzen artean ondorengo oinarriak zehazten dira: Dokumentua osorik hemen azpian uzten dizuegu: Public Domain Manifesto Euskaraz Dokumentua osorik jaitsi nahi izanez gero, hementxe dituzue lotura zuzen biak: pdf | odt |
Nola gauzatu BitTorrent bitarteko fitxategien deskarga
Oraindik eMule baldin bada saretik fitxategiak jaisteko erabiltzen duzun aplikazio nagusiena, jakin behar duzu zure ordenagailua arriskuan jartzen ari zarela. Izan ere, geroz eta gehiago dira aplikazio honen bitartez zure ordenagailura jaisten dituzun "fake"-ak. Askotan erabiltzen baduzu ziurrenik topatuko zinen horrelako egoeraren batean, ezta? Hauetako fake askok, euren barnean malware izeneko aplikazio txiki ugari ekartzen dituzte, fitxategia irekitzerakoan zure ordenagailuaren segurtasuna arriskuan jarri edo/eta interneteko konexioaren abiadura ikaragarri moteltzen dute. Fitxategiak saretik jaisterakoan, une honetan dagoen modurik seguruena BitTorrent protokoloaren bitartez egitea da. Protokoloaren funtzionamendua ulertzea ez da gauza erraza baina hementxe kontsulta dezakezu gida sinple bat zertan datzan ulertzeko. Funtzionamendua ulertzeko modurik errazena eskuineko irudiaren gainean klik egin eta agertuko zaizun simulazioa ikustea izan daiteke edo nahiago baduzu azpiko bideoari bistazo bat ematea ere badaukazu, nahi duzun bezala. Azkenik, Alt1040 teknologia blogan artikulu interesgarri bat argitaratu dute duela egun pare BitTorrent sistema erabiltzen dute aplikazioek burutzen dituzten deskargak nola azkartu daitezkeen esplikatuz. |
Copyright-ak erreforma bat behar du
Horixe da Enrique Dans blogari ospetsuak dioena bidalketa interesgarri honetan. Berak dioen moduan, gaur egun, teknologiaren laguntzari esker oso gauza erraza bihurtu da lan bat ekoiztu eta sarean zehar hedatzea. Bitartekarien lana, beraz, ez da beharrezkoa. Horiexek dira, bitartekariak, hain zuzen ere, copyright-ak jarraitu behar duela aldarrikatzen duten bakarrak. Hobe dute negozio eredu berrietan pentsatzen joatea, izan ere, copyright-aren altxorra, lehenago edo beranduago eskuetatik alde egin die eta. |
1-4 of 4