CDLibre.org bilduma berria kalean da

Argitalpenaren data: Feb 04, 2010 2:16:7 PM

CDLibre egitasmoari 2003an eman zion hasiera Bartolomé Sintes irakasle valentziarrak. Ordutik hona asko izan dira irakasle honek prestatu dituen aplikazio bildumak. Bere webgunean zintzilik ipintzen dituen CD/DVD diskoen iso irudiek ehunkada aplikazio libre biltzen dituzte. Duela bi egun kaleratutako bilduma berriak, adibidez, 756 aplikazio desberdin ditu, hauetatik 8 bilduma honetan berriak dira eta beste 120 azken lau astetan eguneratutako aplikazioak.Emandako estekan ikusiko duzuen moduan, eskuliburuak eta diskoaren kutxarentzat karatulak ere eskaintzen dira. Deskargatu ezazu iso irudia eta pasa ezazu DVD batera Ubuntuko CD/DVD sortzailea izeneko aplikazioarekin (zoaz Aplikazioak menura eta Gehigarriak izeneko atalean topatuko duzu) edota Windowserako balio duen Imgburn dohaineko aplikazioarekin.

Iturria: Linuxzone