Diagramak sortu Calc-ekin

Argitalpenaren data: Feb 05, 2010 7:27:35 AM

Calc-ekin diagramak sortzeko prozedura Excel-en burutzen genuenaren oso antzekoa da. Alegia, barra-diagramak, histogramak edo sektore-diagramak sortzea oso erraza da baita ere Calc erabiltzen badugu. Ziurrenik gune hau jarraitzen duzuenok ez duzue laguntza berezirik beharko grafikoak sortzerakoan. Dena den, norbaitek ez baditu sekula horrelakorik egin, hementxe dauka jarraitu beharreko prozedura azaltzen duen bideo interesgarri bat.