Fitxa teknikoa eta deskargak

- Datu Teknikoak -

- Eratorritako aplikazioak -

- Deskarga guneak -

- Gehigarri interesgarriak -

Hiztegi eta itzultzaileak

Xuxen zuzentzaile ortografikoa: web ingurune batean egiten ditugun idatzien zuzenketa ortografikoa burutzeko ezinbesteko gehigarria. Blog, wiki... edo bestelako web ori batean zerbait gaizki idazten badugu, Xuxenek gaizki idatzitako hitza gorriz azpimarratuko digu. Bere gainean eskuineko botoiarekin klik eginez, aukera egokiarengatik zuzenean ordezkatzeko aukera emango digu. Informazio gehiago hemen.

Gaztelania hiztegia eta Ingelesezko hiztegia: Xuxenek burutzen duen lan berbera egin dezakegu bi hauekin baina gaztelaniaz edo ingelesez idazten dugunean. Zuzenketa egokiak egiteko, idazten hasi aurretik nahi dugun hiztegia hautatu beharko dugu. Horretarako eskuin klika egingo dugu eta "Hizkuntza" izeneko atalean, zuzentzailearen hizkuntza hautatu beharko dugu.

Euskalbar: gehigarri zoragarri honekin itzultzaileak, hiztegi entziklopedikoak... eransten dizkiogu Firefoxi. Xuxenekin batera ezinbesteko gehigarria da. Biak batera instalatu nahi badituzue Euskalbox izeneko gehigarria instalatu dezakezue. Informazio gehiago gehigarriaren gune ofizialean.

Gogokoen Kudeaketa

Delicious Bookmarks: Firefoxek gogoko web orriak ("Faboritoak" edo Bookmarks) gordetzeko sistema eraginkorra baldin badu ere, hauek ekipoan modu lokalean gordeta geratzen dira. Beraz, lanean gordetako orriak ezingo ditugu etxetik eskuratu adibidez. Ekipoa hondatzen baldin bada ere hauek galtzeko arrisku handia dago aurretik ez baldin baditugu gorde. Gehigarri honen biartez, gogoko web orriak sarean dagoen Delicious izeneko zerbitzu batean gorde ahal izango ditugu. Hauek eskura izango ditugu etxean, lanean edo erabiltzen dugun ordenagailu eramangarrian, nahi ditugunean kontsultatu ahal izateko. Gehigarri honek hiru botoi berri txertatzen ditu Firefoxen helbide barran; hauen bitartez gogokoen kudeaketa nabigatzailetik egitea gauza erraza bihurtzen da. Bere erabilera esplikatzen duen gida interesgaria aurkituko duzu hemen.

XMarks: Delicious bezalako aplikazio bat erabili nahi ez baduzu, zure gogokoak ekipo desberdinetan sinkronizatuta edukitzeko XMarks beste aukera interesgarri bat izan daiteke. Gehigarri hau instalatuta daukazun ekipoetan gordetzen dituzun gogoko guztiak guztietan sinkronizatuko zaizkizu. Horrela, ekipo bat izorratzen bada eta gogokoak galtzen badituzu, beti izango duzu aukera, konpondu ondoren, gogoko guztiak berreskuratzeko. Zerbitzua erabili ahal izateko Foxmarks webgunean kontu bat sortu beharko duzu.

Sare sozialen integrazioa

Shareaholic: gehigarri oso baliagarria sare sozial ezberdinetan informazioa partekatzeko ohitura baldin baduzu. Nabigatzerakoan gune edo informazio pilula interesgarriak aurkitzen badituzu Shareaholic-en bitartez modu errazean banatu ahal izango duzu zure sareetan zehar. Shareaholic webgunea.

Tuentifox eta Echofon: Tuenti edo Twitter bezalako sare sozialak aski ezagunak dira denontzat. Sare hauetan eskarmentu piska bat baduzu jabetuta egongo zara zeinen astuna egiten den askotan, zure "timeline"-aren jarraipena web orritik bertatik egitea. Zure kontuaren kudeaketa errazteko bi gehigarri hauek oso lagungarriak izan daitezke. Zure eguneraketak zauden orritik irten gabe egiteko aukera erraza eskaintzen dute, baita kontaktuen eguneraketen jarraipena egiteko aukera ere.