Fitxa teknikoa eta deskargak

- Datu Teknikoak -

- Eratorritako aplikazioak -

- Deskarga guneak -

Alternative

- Gehigarri interesgarriak -

Hiztegiak

Xuxen zuzentzaile ortografikoa: Openoffice 3ren aurreko bertsioetan Xuxen zuzentzailea instalatzea oso gauza intuitiboa ez bazen ere, azken bertsio honetatik aurrera euskarazko zuzentzailea instalatzea oso gauza erraza bilakatu da. Beste edozein gehigarrirekin burutzen den prozedura berdina jarraitzea besterik ez dugu. Behin instalatu ondoren, Xuxenek gaizki idatzitako hitza gorriz azpimarratuko digu. Hitz horren gainean eskuineko botoiarekin klik eginez, aukera egokiarengatik zuzenean ordezkatzeko aukera emango digu.

Gaztelania hiztegia eta Ingelesezko hiztegia: Xuxenek burutzen duen lan berbera egin dezakegu bi hauekin baina gaztelaniaz edo ingelesez idazten dugunean. Zuzenketa egokiak egiteko, idazten hasi aurretik nahi dugun hiztegia hautatu beharko dugu. Openoffice-en leihoaren azpialdean agertzen den hizkuntzaren gainean klik egin eta idazten ari garen testuaren hizkuntza aukeratu beharko dugu.

Funtzio gehigarriak

Sun PDF Import Extension: ziur aski behin baino gehiagotan topatu gara PDF dokumentu bat editatzeko beharraren aurrean. Askotan edizio txikiak izaten dira, hitz batzuk aldatu, lerro pare bat gehitu... Horrelako aldaketak egiteko oso aproposa da gehigarri hau. OpenOffice-en instalatu ondoren, aukera izango dugu edozein PDF fitxategi Draw-rekin ireki eta editatzeko. Iruiak eta testu lerroak editagarriak diren koadroetan azalduko zaizkigu, hauetako bakoitzaren edukia nahi dugun moduan aldatu ahal izango dugularik. Amaitutakoan dokumentu berria berriro gorde ahal izango dugu PDF moduan.

 

Sun Presentation Minimizer: Delicious bezalako aplikazio bat erabili nahi ez baduzu, zure gogokoak ekipo desberdinetan sinkronizatuta edukitzeko XMarks beste aukera interesgarri bat izan daiteke. Gehigarri hau instalatuta daukazun ekipoetan gordetzen dituzun gogoko guztiak guztietan sinkronizatuko zaizkizu. Horrela, ekipo bat izorratzen bada eta gogokoak galtzen badituzu, beti izango duzu aukera, konpondu ondoren, gogoko guztiak berreskuratzeko. Zerbitzua erabili ahal izateko Foxmarks webgunean kontu bat sortu beharko duzu.

 

Alternative Dialog Find&Replace: harritzekoa baldin bada ere, OpenOffice-ek ez dauka hitzak bilatu eta dokumentu batean, modu masiboan ordezkatzeko funtziorik. Dokumentu luzeak prestatzen ditugunean eta hitz bera dokumentu osoan aldatu nahi dugunean ezinbesteko funtzioa da hau. Gabezia hori konpontzeko daukagu gehigarri hau. Behin instalatu ondoren botoi barra berri bat agertuko zaigu. Kataloxa berdearen gainean klik egin eta aurrean aipatutako aldaketak (eta gehiago) egin ahal izango ditugu.

Profesional Template II: OpenOffice-ek dokumentuei formatu azkarra emateko txantiloi sorta zabala dauka. Dena den, badira hauekin nahikoa ez eta zerbait "profesionalagoa" eskatzen dutenak. Horientzat izan daiteke aproposa gehigarri hau. Gehigarria ohiko bidetik instalatu ondoren, Writer, Calc eta Impress-erako 120 txantiloi berri instalatuko dira. Dokumentu berri bat sortzerakoan, txantiloien zerrendan aurkituko ditugu hauek guztiak.

Web aplikazioekin integrazioa

OpenOffice.org2GoogleDocs: oso gehigarri praktikoa hementxe aurkezten den hau. OpenOffice-en sortu dugun dokumentu bat zuzenean gure Google Docs-eko kontura edo Zohon dugun kontura igotzeko balio du. Jo dezagun lanean aurkezpen bat prestatu dugula eta etxean editatzen jarraitu nahi dugula edo beste lankide batzuekin partekatu nahi dugula. bada gehigarri hau instalatu ondoren agertuko den botoi barra berrian agertuko zaizkigun botoietan zuzenean klik eginez, dokumentuak web-era igoko dugu. Alderantzizko prozesua ere burutu daiteke, alegia, GDocs edo Zohon dugun dokumentu bat OpenOffice-era jaitsi dezakegu bertan editatu ahal izateko. Interesgarria Google-ek dituen edizio aukerak motz geratzen baldin bazaizkigu, adibidez.

Writer's Tools: zaila da gehigarri honek eskaintzen duena lerro gutxi batzuetan laburtzea, asko dira eta eskaintzen dituen aukerak. Idazten ari garen dokumentuaren kopia bat bidaltzen du gure posta elektronikora (segurtasun kopia moduan), hautatutako testu zatia Google Trasnlate bitartez itzuli daiteke, aukeratutako hitzaren inguruan informazio osagarria lor daiteke webgune desberdinetatik, testua wikian argitaratzeko formatura bihurtzen du, dokumentuaren kopia automatikoak sortzen ditu Word, txt eta rdf formatuetan, microblogging-eko aplikazioekin lotura zuzena eskaintzen du, gure blogan dokumentuak zuzenean argitaratzeko aukera eskaintzen du.... Oso gehigarri konpletoa da.