Bin/sh fitxategiak instalatu

Egia esan, instalatu baino gehiago exekutatu esan beharko genuke. Izan ere, luzapen hauek dituzten fitxategiek ez dituzte euren barruan programa edo libreria sorta bat .deb paketeekin gertatzen den moduan, adibidez. Fitxategi hauek programak eurak dira, alegia deskargatutako lekutik zuzenean exekutatuz programa abiarazten da.

Adibide gisa Wine programaren osagarria den Winetricks fitxategia deskargatu eta exekutatuko dugu.

.bin edo .sh fitxategi bat deskargatu eta sisteman gordetzen dugunean, fitxategi honek ez du exekutatzeko baimenik izaten. Beraz, egingo dugun lehenengo gauza horixe izango da, exekutatzeko baimena eman. Horretarako fitxategiaren gainean eskuin klika egingo dugu eta agertuko zaigun menuan “Propietateak” aukeratuko dugu.

Leiho berrian “Baimenak” izeneko fitxaren gainean klikatu eta azpian agertzen den “Baimendu fitxategia programa bezala exekutatzea” aukeraren gainean klikatuko dugu.

Jarraian jaitsitako fitxategiaren gainean klik bikoitza egingo dugu. Ubuntuk “winetricks” exekutatu egin nahi ote dugun galdetuko digu. Lau aukeretatik eskuinean dagoen “Exekutatu” botoiaren gainean klikatuko dugu. Listo! Aplikazioa segituan abiaraziko zaigu.

Winetricks shell script bat da eta .sh luzapena du. Jaitsitakoa .bin fitxategi bat izango balitz (Java instalatzeko artxiboa, adibidez) prozedura berdin-berdina jarraitu beharko genuke.

Fitxategiak jaisteko

MOV formatua: 1280x720

OGV formatua: 1280x720